Bertan dugu Tokio

  • …urruti Erroma” zioen Doraemon marrazki bizidunei sarrera ematen zien abestiak. Askok jakin ez arren katu kosmikoaren abenturak, telebistako beste marrazki asko legez, anime generokoak dira. Manga, animea, cosplaya… Kultura japoniarrak geroz eta zaletu gehiago du gurean.
Dragoi Bola eta Arale
Dragoi Bola eta Arale
Aitzol Martiarena zarauztarrak Dragoi Bola ikusiz heldu zion marrazki bizidun japoniarren amuari. Animera zaletu zen eta animaziozko filmak ikusten hasi zen azpitituluekin. Hortik komikira: lagun batekin Donostiara joaten hasi zen, komikiak erosten. Irakurri eta irakurri, “eta azkenean biziatu”. Baina aukera gutxi dago horrelako komikiak euskaraz irakurtzeko; bestelakoetan ere eskaintza ez da oso zabala. Besoak gurutzatuta norbaitek argitaratu zain egon ordez, berak euskaratzea erabaki zuen. Internetek zabalkunderako aukera asko eskaintzen ditu eta http://mangaeuskaraz.blogspot.com helbidean bloga sortu zuen, itzulitako mangak jendearen esku uzteko.

Japonian argitaratzen diren komikiak eskaneatu eta sarera igotzen dituzte hango irakurleek. Beste herrialdeetako zaletuek euren hizkuntzetara itzultzen dituzte ondoren. “Nik Photoshopa erabiltzen dut: irudiak garbitzen ditut eta komentarioak euskaratu”. Lan handi samarra? Martiarenak dio batzuetan baietz, hala izaten dela, baina borroka asko azaltzen diren eszenetan testu askorik ez dela itzuli behar. Zarauztar gaztea ez da zeregin horri bere denboraren parte bat eskaintzen dion bakarra; berak eraman gaitu Euskal Encodings elkartearen Interneteko forora (www.euskal-encodings.com). Han jendeak itzuli dituen lanen berri ematen du. Bisitariak denetik aurkituko du foro horretan, lan handia egiten ari dira, zalantza gutxi. Besteak beste, mundu osoan arrakasta izan duten Death Note, Altzairu alkimista edo Heroiak moduko komikiak eskuratzeko aukera dago, doan eta kalitate onean. Death Note du Martiarenak gogokoen. “Edozein engantxatzen du. Manga askotan borroka pila dago, baina hau inteligentzia froga modukoa da”.

Mangantolakuntza

1990eko hamarkadaren bukaera zen Jasone Irastorzak, hamalau urte artean, Bilbon Kabuki izeneko denda aurkitu zuenean, Concha Jenerala kalean. Bestelako garaiak ziren: Internetik ez, hiruzpalau aldizkari eta zaletuek argitaratu zezaketen apurra. Baziren manga publikatzen zuten argitaletxeak, orain baino gutxiago izan arren. Gero Internet etorri zen: zuzenean filmak deskargatzeak, foroetan zaletasun bera zuen jendearekin topo egiteak, asko azkartu zuen mangaren hedapena. “Lehen oso minoritarioa zen. Orain, jendea agian ez da oso-oso zaletua ere, bizpahiru komiki irakurtzen dituzte eta telesail batzuk jarraitu, baina Interneten eragina harrigarria da”.

Irastorzak azaldu duenez, belaunaldi askok txikitatik ikusi izan ditu marrazki japoniarrak. Mazinger Z, Candy Candy, Heidi… Manga beti hor egon da, baina jendea ez zen horretaz jabetu Dragoi Bola eta Sailor Moon telesailek arrakasta izan zuten arte. Marrazki bizidunak umeen zaletasuna izatetik neska eta mutil kozkorren eremura pasa ziren eta hortik jende helduarenganako urratsa emateko ez zen denbora asko behar izan.

27 urte ditu orain Irastorzak eta Soshiki elkarteko sortzaileetako bat da. Manga eta animearen inguruko topaketak eta ekitaldiak antolatzen ditu elkarte horrek, joan den urteko urrian Amorebietan antolatutako Mangamore jaialdia berbarako. Aurreneko edizioa izan zen iazkoa, eta arrakasta zenbakiek erakusten dute: 9.000 pertsona inguru pasa ziren asteburu bakarrean. “Nik hasieran esaten nuen ‘hona ez da kristorik ere etorriko’ eta azkenean, begira”. Dagoeneko martxan da 2008ko jaialdia. Irastorzak uste du Euskal Herrian dagoen zaletasunarekin posible izango litzatekeela ekitaldi handiagoak antolatzea, baina erakunde publikoek ez dutela horren aldeko apusturik egiten –Amorebietako Udala salbuespena da bere ustez–. Komiki japoniarra ez baita kultur adierazpena askoren ustez.

Ikuspuntu helduagoa

Baina zerk egiten ditu manga eta animea erakargarri? Jose Luis Asensio etxarriarra batxilergoan hasi zen zaletzen, lagun batek aldizkari batzuk utzi zizkionean. Lehenago bestelako komikiak irakurtzen zituen, baina manga diferentea zela ikusi zuen. “Utzi zizkidaten komikiek ikuspuntu helduagoa zuten. Inbestigatzen hasi eta nire gustukoak aurkitu nituen”. Orain Myaku elkarteko kidea da. Denboran zortzi urte atzera jo behar da talde horren sorrera ezagutzeko: komiki zale batzuk elkar ezagutu eta biltzen hasi ziren; batzar informalak egiten zituzten hasieran, baina joan den urtetik elkarte modura ari dira lanean. Komikien kultura zabaltzea dute helburu, manga ere bai, noski, baina bestelakoak bazterrean utzi gabe. Fanzine bat ere argitaratzen dute, Asensiok azaldu duenez marrazkilari berriei leiho bat irekitzen saiatzeko.

Telebista kameren bazka

Myakuko kideek izan dute harremanik Euskal Herriko beste komiki eta manga elkarteekin. Getxoko Komiki Azoka da horretarako dagoen bilgunerik indartsuena. Asensiok azaldu duenez, baina, hedabideek kultura japoniarraren zaletuak rara avis modura erretratatzen dituzte. Jende asko euren pertsonaia gogokoenez mozorrotuta joaten da horrelako topaketetara –cosplay esaten zaio zaletasun horri– eta telebista kameren bazka bihurtzen dira. “Medioek nahi dute jendeak beraien notiziak irakurtzea, eta horretarako ahalik eta gauza arraroenak ateratzen dituzte”.

Jasone Irastorza cosplayerra da eta parte hartu duen lehiaketa gehienak irabazi dituela azaldu du. Gustuko duen manga pertsonaia aukeratu, ahalik eta xehetasun handienarekin aztertu eta bera bezala janzten da zaletuen topaketetan. Horren zergatia esplikatzeko konparazio bat egin du: “Komiki azoka bat niretzako festa bat baldin bada, zergatik ez naiz jantziko festa horretarako?”. Bestelako festetan ere jendea nolabait disfrazatuta ateratzen dela, alegia. Cosplayerren artean –eta oro har manga eta anime zaleen artean– elkarri friki esateko ohitura dagoela azaldu du Irastorzak, lagunarteko giroan. Baina azpimarratu du beraiek oso jende normala direla, mundu honetan bizi direla, ez komiki baten barruan. “Ez dut egun osoan japonieraz kantatzen!”.
Hiztegi txikia
  • Otaku: Esanahi negatiboak ere izan ditzakeen arren, hitz hau erabiltzen da manga eta animearen zaleak izendatzeko.
  • Mangaka: Manga komikien egileak izendatzeko.
  • Shojo: Neska gazteei zuzendutako istorioak kontatzen dituzten manga eta animeak.
  • Shonen: Mutil gazteei zuzendutako istorioak kontatzen dituzten komiki eta animazio filmak.
  • Josei: Emakume helduentzako komiki eta animazio filmak sailkatzen dira genero honetan.
  • Seinen: Gizon helduei zuzendutako mangak eta animeak.
  • Hentai: Manga pornografikoak.
  • Dojinshi: Profesional ez diren marrazkilariek egindako mangak.
Euskal Herriko manga zaleen webgune batzuk

Azkenak
DeepSeek
Txinari inbidia: gerra komertzialak adimen artifiziala du izena

ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
Greba mugagabea hasiko dute Guardianeko langileek

Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.


2025-01-28 | Julene Flamarique
Turismoaren erregulazioa Baztanen: ostatuak kontrolatzeko plana onartu dute

Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.


2025-01-28 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra baretzea ez da albiste ona batzuentzat

Duela hamar egun, urtarrilaren 18an, sinatu zen Txinako Kunming hirian Myanmarren agintean den Junta Militarraren eta Myanmarreko Nazio Aliantza Demokratikoaren Armada (MNDAA ingelesezko siglaz) matxinatuaren arteko su-etena. Ez da 2021eko estatu-kolpearen ondotik sututako gerra... [+]


2025-01-28 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasteko aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


Lanbide Heziketako praktikak arazo-iturri izaten ari dira

Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]


Justizia feminista garatzeko beharra aldarrikatu du Emakumeen Mundu Martxak

Euskal Herriko Emakumeen Mundu Martxak indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak egin ditu asteburuan Atarrabian. Sistema judiziala jarri dute ezbaian, justizia eta autodefentsa feministaren balioak aztertu dituzte.


2025-01-28 | UEU
Itsaso Bakedano Moreno
“Denok gara sexu-hezkuntzako erreferenteak”

"Sexu-hezkuntzaikasgeletatik haratago" ikastaroa emango du UEUrekin online Itsaso Bakedano Moreno (Baldorba, 1992) sexologoak. INCISEXeko Sexu-hezkuntza eta -aholkularitza masterra du, Biko Arloak-eko Training sexologia klinikoko formakuntza du eta Lanbide Heziketako... [+]


Bilboko Axel Hotelaren irregulartasunak salatu eta itxiera eskatu du EHGAMek

EHGAMek Axel hotelaren irregulartasunei jarritako helegitearen inguruko isiltasun administratiboaren ondoren, hotelaren itxiera eskatzen du eta hainbat eragileekin batera prentsaurrekoa eman dute.


Bretoierak hiztunen erdia galdu du sei urtean, azken ikerketaren arabera

Bretainian, bretoiera oso ondo edo nahiko ondo hitz egiten duten herritarrak %2,7 dira, 2018an baino hiru puntu gutxiago. 107.000 dira gaur egun. Hiztunak gazteagoak dira. Galo hiztunen kopuruak ere behera egin du, baina ez bretoierak bezainbesteko abiadan.


2025-01-28 | Estitxu Eizagirre
Urumeako Mendiak Aske
“Benetan behar duguna da aberastasun natural, kultural eta soziala errespetatuko dituen aldaketa ekonomiko eta soziala”

“Urumeako mendiak bizirik” herri-ekimenak jende andana elkartu du Hernaniko plazan. Mendi horietan egin nahi dituzten bi makroproiektu eolikoen berri eman du, ekarriko lituzketen kalteak azaldu ditu eta Urumea bailarako eta inguruetako herritar guztiei dei egin diete... [+]


2025-01-27 | Leire Ibar
Langile klasearen batasuna eskatu du GKS-ek faxismoaren eta gerraren aurka

Milaka gazte bildu dura Gazte Koordinadora Solizalistak (GKS) urtarrilaren 25ean Bilbon eta Iruñean antolatu dituen mobilizazioetan, "Euskal Herrian agenda belizista eta faxismoa normalizatu ez daitezen". Jendetza bildu da bi hiriburuetan gerra inperialistaren... [+]


Zarauzko EAJko zinegotzi ohi baten txaleta eraitsi egin behar dela ebatzi dute, legez kanpo eraiki zelako

Epaitegietan hamar urte bete ditu auziak, eta azkenean EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi du beste epaitegi txikiagoek ikusten ez zutena: ez zela baserri zaharra "eraberritu", baizik eta askoz ere eraikin handiagoa altxatu zela eta behar zuen lekutik urrunago. Legez kanpo... [+]


Bengoetxeak errektore kargua hartu du eta EHUren finantzazioak segitzen du izaten eztabaidagai

Aparteko iragarpenik egin gabe, "askatasun akademikoaren eta izpiritu kritikoaren" aldeko aldarria egin du Joxerra Bengoetxeak EHUko errektore karguaren zina egin duenean, Ajuria Enean: "Ebidentzia zientifikoak ukatzen dituztenen aurkako euste-horma izango da... [+]


Eguneraketa berriak daude