Emakundek argitaratu du gidaliburua eta erabilera sexista saihesteko aholkuak eta adibideak eman ditu. Generoaren azterketa egiterakoan, besteak beste gai hauek jorratu ditu: Hitanoaren erabilera, “gizona” hitzaren eta “giz-” erroaren erabilera, gaztelerazko maileguak, “andereñoa” hitza eta “mari-” osagaia. Hiztegietan aurkitutako adibide desegokiak ere badakartza gidaliburuak.