Atxikimendua

Patxi Zubizarreta
Patxi ZubizarretaZaldi Ero
Orain dela urte mordoxka, idazle jendeak hamaika eskari jasotzen zuen bere atxikimendua harako nahiz honako adieraz zezan. Asko eta asko presoen aldeko mugimenduetatik etorri ohi ziren eta oso litekeena zen eguerdian hurbilketaren edo amnistiaren aldeko manifa batera agertzea –behin baino gehiagotan ustekabean pankartari heldua eta noizbait globoak eskuetan– eta iluntzean jakitea erakunde armatuak zinegotzi bat edo ertzain bat hil zuela, eta atxikimendua kontrako eztarritik joatea.

Gerora, nirean behinik behin, eskari hauek zeharo urritu ziren harik eta, duela zenbait hilabete, Praileaitzen aldeko sostengua eta testu bat eskatu zizkidaten arte; horrekin bat egin ostean, berriki, Amnistiaren Aldeko Mugimenduari egiten ari zaion epaiketaren kontrako agiria jaso nuen, baina honakoa ez nuen sinatu. Garai hartako atxikimendu etiko bertsua sentitzen dut presoekiko –besterik da bitarteekikoa–, baina bidali zidaten agiriak aspaldiko diskurtso berbera zekarren, hitz maiztu berberak, eta ez zitzaidan ez irekia ez bateratzailea iruditu, ezta oinazetik eta bidegabekerietatik irteteko baliagarria ere –tristea da oraindik ere gutxieneko duintasuna eta eskubideak aldarrikatu beharra, baina ezin tristeagoak dira agiri irakurketen inguruko zeremonia ohiko eta argazki anakroniko horiek: mahai luzexka, bospasei aurpegi ezagunegi (ezen ez intelektual) eta atzeko segizio betiluna–. Gero, egunkariko sinadura zerrendari erreparatu, eta ohartu nintzen ez zuela batere zerikusirik garai hartan agertzen zen atxikimendu zabal harekin…

Orain dela urte mordoxka, hain zuzen ere atxikimendua eskatzen ez zitzaien irakasle, bibliotekari edo ileapaintzaileei buruzko ipuin bat idatzi nuen (ikus Garziarena aldizkaria). Funtsean, itxurakeriaz pentsatu nahi nuen, eta –intelektualak– gizartean zuen funtzioaren gainbalorazioaz zein gainbeheraz. Gaurkoan, baina, sinadura noiz eta zergatik eskatu zaidan –edo ez– azaldu nahi nuke. Eskatu zait, modu orokor batean, Gizonduz plataformatik eta Interneten sina dezadan, baina borondateaz haragoko agiria hain iruditu zait politikoki zuzena, hain gatzbakoa eta eraginkortasun eskasekoa, ez baitut sinatu. Eskatu zait –Elkarri dut gogoan, edo Konponduz edo Baketik bezalako ekimenak, baina haien agiriak gaur egun ez ditut ezinbestekotzat jotzen eta zenbaitetan asmo onen errepikapen hutsalak iruditzen zaizkit– herri kontsultaren aldeko atxikimendua ere, baina politikari eta aditu askok diotenaren kontrara, ez dut uste euskal gizartea oraindik behar bezain heldu, kohexionatu eta –barkatu– ilusionatua dagoenik, eta horiek ere ez ditut sinatu.

Bitxia zait, gainera, herri galdeketa ahobeteka aipatzea eta, aldi berean, nire jaioterrian, Ordizian, Udalak Oiangu parke publikoa itxuraldatzeko eta txikitzeko batzar erabakiorra goizeko zortzietan egitea; bitxia zait herri txikien mailako erabaki –-nire ustez ezinbesteko– horiek ukatzea eta ber denboran bestelako handinahiak eskatzea –zentzu honetan, benetan ez dakit AHTren aurka nagoen, baina ez dut hiritarrokiko begirunerik sentitu eta proiektuari inposizio eta txikizio zantzu guztiak antzematen dizkiot–. Eta, ororen buru, adierazi nahi dut zorigaitzez ez didatela sinadura eskatu, besteak beste, Isaias Carrasco hil zutenean…

Orain dela urte mordoxka, Espainiako demokraziaren lehen urteetan, UCDko alkate falangista ohi bati bisita egin zion orduko gobernadore zibilak, eta hona hemen alkatearen aitorpena: “Gobernadore jauna, egunotan nahasmendua hain da handia, dagoeneko ez baitakit gutarra ote naizen ere”.

Azkenak
Bere militante batek eraso “faxista” jasan duela salatu du Tolosaldeako Kontseilu Sozialistak

Larunbatean pertsona talde batek Tolosaldeako Kontseilu Sozialistako kide bati eraso egin ziola salatu dute. Azaldu dutenez, "faxistei aurre" egin zien propaganda jartzen ari zirela, eta piperbeltz espraiarekin zipriztindu zuten.


2025-02-12 | Euskal Irratiak
Cédric Kurrutxet: «Zailtasunetan diren emazte haurdunak aterpetzen ahalko dira Iturria etxean»

Haurdunaldian diren emazte bakartuentzat, harrera-leku bat proposatuko du La Maison des Sept Vallées elkarteak Donibane Lohizunen. Pariseko bikote jabe pribatu baten gogoan sortu zen xedea. Donibane Lohizunen, 2021ean Iturria izeneko etxea erosi eta, bazter bastizetan... [+]


Gasteizko EHUko campuseko irakasle bat salatu dute ikasleei jazarpena eta ukituak egitea leporatuta

Denuncias Euskal Herria Instagrameko kontuan bost salaketa anonimo argitaratu dituzte irakasle beraren aurka, irakaslearen izena eman gabe, baina Filologia Hispanikoko irakaslea dela zehaztuta. ARGIAk gradu hori urte desberdinetan egin duten hiru ikasle ohirekin hitz egin du,... [+]


Tuterako Nano Automotive lantegia itxiko dute eta 120 langile kaleratuko dituzte

Zuzendaritzak argudiatu du "ahalegin guztiak" egin arren, bezeroen eskaria "drastikoki" murriztu dela. Nafarroako industriaren defentsan igandean egingo den mobilizazioan parte hartuko du enpresaren komiteak.


Ustezko ezkerra migratzaileen sarekadak egiten (eta harro) Erresuma Batuan: 4.000 atxilotu sei hilabetetan

Agintean dagoen Alderdi Laboristak atxiloketen eta deportazioen irudiak erakutsi ditu, eta urtarril honetan "errekorra" egin duela esan du, harro-harro.


Eraso matxista bat salatu dute Amurrion

Amurrioko Emakume Sareak elkarretaratzera deitu du eraso matxistari erantzuteko, asteartean 19:00etarako. Bilbon, adin txikiko neska bati egindako sexu erasoa salatzeko mobilizazioa egin du Itaiak astelehenean.


Hamasek bertan behera utzi du larunbat honetako preso trukea, Israeli su-etena urratzea leporatuta

Erakunde islamistak Israelek urratu dituen neurrien artean aipatu ditu Gaza bonbardatzen jarraitzea eta aske utzitako preso palestinarren egoera. Trumpek mehatxatu du, preso trukea egin ezean, Gaza "infernu" bihurtuko duela.


Ikerketa abiatu dute Arrasateko taberna bateko komunean kamera bat aurkitu ondoren

Arrasateko Udaltzaingoak abiatu du ikerketa, neska batzuek igande goizaldean erdialdeko taberna bateko komunean kamera txiki bat aurkitu ondoren. 


2025-02-11 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Muga-zergak: gerra ekonomikoan ere, eszenografiak ezin du estrategia ordeztu

Air Force One hegazkinean Super Bowl-erako bidaia aprobetxatu du Donald Trumpek, ezartzear dituen muga-zergen berri emateko. Eszenografiaren aldetik, bikain. Etxerako mezua da “lasai baino lasaiago nago ni; begira nora goazen... Estatubatuarrak ere lasai egon daitezke... [+]


Ikasleek asanbladak eta mobilizazioak antolatu dituzte mezu “faxistak” zabaltzeagatik ikertutako EHUko irakaslearen aurka

Gasteizko campuseko Farmazia Fakultateko ikasleek "faxismoaren aurka antolatzearen beharra" azpimarratu dute, eta EHUri irakaslearen berehalako kaleratzea exijitu diote.


Txatbot hoberenaren bila

Azken urteetan, adimen artifizialaren (AA) garapenak hizkuntza gutxituen egoeran eragin nabarmena izan du. Teknologia erraldoiek garatutako eredu nagusiak, hala nola ChatGPT, hizkuntza nagusietan trebatzen dira, eta horrek euskararen moduko hizkuntzak bazterrean uzteko arriskua... [+]


‘Emaiezu hemengoa, emaiezu euskara’ leloa erabiliko du Nafarroako Gobernuak euskara sustatzeko kanpainan

Haurrak dituzten familiei egiten diete deia, bereziki. Seme-alabentzat onena nahi dugulako, etorkizunerako aukerak zabaltzea litzateke euskara ematea. "Eleaniztasunaren aldeko hautua egiteko gonbidapena da, euskara ematea batzea delako", esan du Ana Ollo Euskara... [+]


Eguneraketa berriak daude