argia.eus
INPRIMATU
Serafin eta natura zikintzen dutenak
  • Taï-Marc Le Thanh ::Zerriak edo paper ziztrin sorta

    Ibaizabal

    orrialdeak ::26

    prezioa ::7.20€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Zerriak edo paper ziztrin sorta
Zerriak edo paper ziztrin sorta
Etxeko gazteenentzat Ibaizabal argitaletxeak plazaratutako Serafin Arkumearen bildumako ipuina da Zerriak edo paper ziztrin sorta. Udaberria hasi da eta zelaietatik osteratxo gozoa egitera doa Serafin Arkumea. Lore ederrak ikusiko ditu, kolore eta usain liluragarrizkoak, eta sorta bat egitea bururatuko zaio. Baina bat-batean paper ziztrin mordoa ikusiko du haien alboan. Berehala ohartuko da halako paperik ez dela soroetan hazten, nork ekarriko ote zituen? Laster aurkituko du erruduna, paperontziak zerbaitetarako daudela ahazturik zakarrak lurrera botatzen ari den zerria. Ez da bakarra, ordea. Zerri hori berehala elkartuko da bere moduko beste batekin. Iji-aja, biak paperak lurrera botatzen hasiko dira. Hori ikusirik, Serafinek erabakia hartuko du: paper guztiak bildu eta zerrien gainera jaurtitzea!