argia.eus
INPRIMATU
Mikelats Gorrotoren poesia berriak
  • Mikelats Gorroto ::Laukiak, zutabeak, biribilak

    Hiria

    orrialdeak ::104

    prezioa ::9.50€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05a
Laukiak, zutabeak, biribilak
Laukiak, zutabeak, biribilak
Bitxia dugu Mikelats Gorroto. Hasteko, duela 306 urte jaio omen zen, Anboto mendian. Mari du amandre, Mikelats aita. Bera ez da mundua salbatzera etorri. Gure perbertsio ankerrenak, gure amorru ustelenak eta gure arimaren bazter beltz eta ezkutuenetatik desio geurekoienak irtenaraztera baizik. Laukiak, zutabeak, biribilak poema bilduman egunero ikusten ditugun pertsonetan edo egoeretan antzeman ditzakegun formak gogorarazten dizkigu. Hitzek gure bizitza osatzen dutelako. Hitzek gerora eramaten gaituztelako. Porrotera ala paradisura. Plazerera eta zigorrera. Jaiotzatik heriotzera. Mikelats Gorrotoren ustez gizakiekin eta lekuekin ditugun harremanek laukiak osatzen dituzte. Lekuak laukien aldeak dira; pertsonak, ostera, erpinak.