Irakurle astigmatikoen alde

  • “Kandela iluntasunean”, hala deskribatu zuen Jose Antonio Ardanza lehendakariak Frankismo garaian Renoko Basque Studies Center-ek egindako lana. Hil zen, ordea, Franco, eta lanean jarraitzen du AEBetan zentroak. Writers in between languages: Minority literatures in the global scene (Idazleak hizkuntza artean: literatura gutxituak testuinguru globalean) izeneko kongresua antolatu du aurten maiatzaren 15etik 17ra bitartean.
Aurelia Arkotxa eta Mariasun Landa Renon
Aurelia Arkotxa eta Mariasun Landa RenonIñigo Astiz
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.
William Douglass Distinguished Visiting Schollar izeneko programari esker, Euskal Zentroak gonbidatuta, eman du ikasturtea Bernardo Atxaga idazleak Renon. Eta urtero egin ohi dutenez, gonbidatu horri dagokion alorraren inguruan prestatu dute kongresua zentrokoek. Literatura izan da, beraz, aurtengo saio guztien bizkarrezurra. Literatura txikiak eta haien gunea munduan. 18 hizlari bildu dituzte, horretarako, hiru egunez gogoeta egin, eztabaidatu, eta hitzaldiek emandakoarekin liburu bat argitaratzeko asmoarekin. Azken egunean beren testuen irakurketa ere eskaini dute idazleek –Aurelia Arkotxa, Rikardo Arregi Diaz de Heredia, Bernardo Atxaga, Mariasun Landa, Miren Agur Meabe eta Iban Zaldua–.

Jardunaldi trinkoak izan dira, eta zaila da halakoetan ondorio argirik aipatzea. Horrek ez du esan nahi, hizlarien ikuspuntuek bat egiten ez dutenik. Ardatz beraren bueltan aritu dira guztiak, gutxi gorabehera. Nazio literaturez batzuk –Estibalitz Ezkerra eta Mari Jose Olaziregi–, hispanismoaz besteak –Joan Ramon Resina–, literatur itzulpenez beste batzuk –Mario Santana–, baina denak txikia ikusezin egiteko joera duten eskolak salatuz, eta errealitatea eskola horiek azaldu ohi dutena baino anitzagoa dela aldarrikatuz.

Luisa Elena Delgadok erabilitako begi astigmatikoaren irudiak labur dezake, nolabait ere, hitzaldi gehienetan aipatu den ikuspegi aldaketaren beharra. Begi astigmatikoak gune ezberdinetan ditu foku puntuak, kornearen kurbadura dela eta, ikuspen lausoa sortuz. “Eta ez al luke horrexek behar literatur kritikaren eginbeharra: kontrajarri eta itxuragabetuari begira jartzea? Ez al da ikuspegi bakar eta zentratu bat mantentzeko behar obsesiboa literatur historien, eta ‘mundu historien’ akatsik nabarmenena?”. Delgadoren ustez, aditua ezin da ikuspegi horiek kolpean aratz ikusaraziko dizkion betaurrekoen zain gelditu, “begira jarraitu behar du, eta ikuspuntua aldatzeko prest egon, lauso bada ere, dimentsio anitzeko den errealitatea ikusi ahal izateko”.

Bortizkeria politikoaren gaia ere maiz agertu da hizketaldietan –Nerea Arruti, Anabel Martin–. Hartaz idatzi behar ote den, nola idatzi beharko litzatekeen... Memoria izan zen beste batzuetan nagusi, Alfredo J. Velasco-Sosaren hitzaldian, adibidez, eta lokala eta unibertsalaren ezkontza Xavier Plarenean, Josep Pla idazle kataluniarra adibide hartuz. Bidaia liburuak eta nazioen eraikuntzarekin duten lotura gorabeheratsua izan zituen mintzagai Luis Fernandez Cifuentesek, eta idazle marrano-ak, aldiz, Teresa M. Vilarós-Solerrek.

Euskal idazleak

Ikuspuntu pertsonalagotik aritu dira euskal idazleak. Euskaraz idazteaz, eta horrek dakartzan ondorioez. Zergatik idatzi hizkuntza txiki horretan, munduan errazago dabiltzan, eta haienak ere badiren beste hizkuntza handiagoak erabili beharrean? Hori izan da behin eta berriz aipatu den galdera. Sei idazle eta sei erantzun ezberdin, pertsonalagoak batzuk, politikoagoak besteak.

Atxagaren hitzaldiak ekarri du sokarik luzeena. Euskaraz idazteko erabili ohi diren eta erabiltzen diren arrazoiei buruz egin du gogoeta Kortxoa eta aingura izeneko hitzaldian. Arrazoi arinei “kortxo arrazoiak” deitu die, eta astunei, aldiz, “aingura arrazoiak”. Arrazoi indibidualak bultzatuta idatzi dezake idazleak euskaraz, “desio duelako”, baina ikuspuntu sozialetik eta instituzioei dagokienean, aingura arrazoiak beharrezkoak dira, eguneroko esfortzua eskatzen duelako horrek, eta desioak ez ei diolako horri eusten. Euskal literaturaren instituzioa aingura ideologiko eta politikoek eratu zuten. Orain hortik urrunago joatea da lortu behar litzatekeena Atxagaren iritziz, idazlearen eta irakurleen arteko intimitatea garatzera.

Gaztelaniaz argitaratuz gero, ikusezina da euskal idazlea, eta euskaraz eginez gero, aldiz, atentzio mediatiko handia jasoko du Euskal Herrian. Mirande eta Arestiren garaian “latza” zen euskaraz idazteko hautua egitea, baina gaur egun “ez hainbeste”. Beste literatura batzuekin alderatuta, euskal literatura ez dagoela hain gaizki aipatu du, dirua ez dela halako arazoa, eta “usurpatzaileak” ere badaudela.

Literatura nazionalak nagusi diren egitura batean, literatura gutxituek kuota bat izaten dutela esan du Elena Delgadok eztabaidarako zabaldutako tartean, eta euskal literaturaren kasuan, kupo hori Bernardo Atxagak betetzen duela. Ildo beretik egin du Joan Ramon Resinak bere galdera. “Posible da euskal literaturan Atxaga bat baino gehiago egotea?”. Mari Jose Olaziregik, azkenik, euskal literaturaren ajeak aipatu ditu; hizkuntzaren transmisioan dagoen defizita, irakurzaletasun maila baxua, euskaraz irakurtzeko zailtasunak... “Atxaga da horretatik guztitik salbatzen den bakarra”.
Etsaiak
«Atsedenaldiaren ostean oso argi genuen taldearen sustraietara jo behar genuela»

Gelditzeko bueltatu zarete? Zer ikasi duzue taldea isilik egon den bitartean?


Oraindik ez dugu erabaki noiz arte joko dugun. Kaos diskoa kaleratzean konturatu ginen urte asko generamatzala eta inertziak eramaten gintuela. Horregatik, erabaki genuen bakoitzak bere proiektuak garatzea. Hori oso aberasgarria izan da, eta Etsaiak indar gehiagorekin hartzeko gogoa piztu digu. Hatortxu jaialdian esku hartzeko elkartu ginen, gero Gusarock ekimena sortu zen… eta orain disko berria kaleratu eta plazaz plaza aritzeko gogoa genuen. Baina ez dakigu noiz arte jarraituko dugun.

No. Punkarena ezetzaren belaunaldia izan zen. Horretara bueltatu beharko ginateke?


Beltza dago guztia, inoiz baino okerrago. Horrek behar ditu erantzun gogorrak eta protesta. Salbuespen egoeran gaude, eta jende asko isilik dago.

 “Sakonetik badatoz kimu berriak loratzen”. Zer-nolako entzuleak dituzue itzulera honetan?


Denetarikoak. Oraintxe ezagutu gaituztenak; entzun bai, baina orain arte ikusi ez gaituztenak; gure sasoiko batzuk... Ezin gara kexatu, jo eta jo gabiltza-eta.

Disko honek asko du aspaldi ezagutu genuen Etsaiak-etik: RKL, besteak beste.


Lehen aipatutako atsedenaldiaren ostean oso argi genuen taldearen sustraietara jo behar genuela. Eta bai, RKL taldea betidanik asko gustatu zaigu, eta asko erakutsi digu. Nahi eta nahiez eragin horiek irten egiten dira.

Otsoa ardi larruz ohiko soinutik aldentzen da, punk-rockeroagoa da…


Nok taldearekin jotzen genuen, baina ez genuen inoiz grabatu. Horregatik abestu dute Nok-eko bi lagunek. Hala irten zen, eta gustuko dugu.


Non dago piraten altxorra? Zer da Etsaiak taldeak lortu nahi duena?


Altxor bat litzateke Presoak SOS gure kantuetatik kentzea, nahiko nuke halako kanturik abestu behar ez izatea. Baina zoritxarrez beti egongo da presoren bat, beti egongo da norbait…

ASTEKARIA
2008ko ekainaren 01
Azoka
Azkenak
2025-03-08 | ARGIA
ARGAZKI GALERIA
Mugimendu Feminista: “Faxismoaren kontra, ausardia eta aliantza feministez armaturik gaude”

Mugimendu feministak manifestazioak egin ditu goizean Donostian, Gasteizen eta Iruñean eta arratsaldean Baionan eta Bilbon. Oinarrizko irakurketa partekatu dute, eta horri gehitu diote hiri bakoitzean bertako problematika, eragile eta ekimenen erreferentzia.


2025-03-08 | ARGIA
Bilgune Feminista
“Feminismoa da heldulekurik argiena desio dugun Euskal Herrirako”

Bilgune Feministak Heldulekuak argi, Euskal Herria feminista leloa baliatu du M8an, azpimarratzeko feminismoak ematen dituela “datorrenari aurre egiteko tresnak”, eta gogorarazteko faxismoaren gorakadaren testuinguru hau helduleku horretatik irakurri eta borrokatu... [+]


Iruña-Veleia: epaiketatik bost urtera

Otsailean bost urte bete dira Iruña-Veleiako epaiketatik, baina oraindik hainbat pasarte ezezagunak dira.

11 urteko gurutze-bidea. Arabako Foru Aldundiak (AFA) kereila jarri zuenetik epaiketa burutzera 11 urte luze pasa ziren. Luzatzen den justizia ez dela justizia, dio... [+]


Superwoman

MAITE: (biharko eguna antolatzen bere buruaren baitan) Jaiki, gosaldu, bazkaria prestatu, arropa garbitu, etxea garbitu, gizon hori jaiki, seme-alabak jaiki, hiru horien gosaria prestatu, haiek agurtu, erosketak egin, lanera joan, seme-alabak eskolatik jaso, merienda eman,... [+]


Espainiako Sustapen Ministerioa: “Ez dakigu Ezkioko lotunea oso bideragarria den”

Josu Estarrona EH Bilduko Arabako senatariak egindako galderari erantzun dio Espainiako Sustapen Ministerioak, eta hor berretsi du Ezkioko aukera zailtasunez beteta dagoela.


2025-03-07 | Laia Alduntzin
Hezkuntza gotorleku

Matxismoa normalizatzen ari da, eskuin muturreko alderdien nahiz sare sozialetako pertsonaien eskutik, ideia matxistak zabaltzen eta egonkortzen ari baitira gizarte osoan. Egoera larria da, eta are larriagoa izan daiteke, ideia zein jarrera matxistei eta erreakzionarioei ateak... [+]


Mazónek ez du lortu bere misioa: Valentziako gurasoek katalanaren alde egin dute

“Askatasunaren” izenean, ikastetxean zein oinarrizko hizkuntza nahi duten galdetu diete guraso valentziarrei. Helburua katalana zokoratzea zen. PPren eta Voxen gobernuak ez du lortu. 33 eskualdeetatik 22tan katalana gailendu da. Emaitzarekin oso pozik agertu dira... [+]


800.000 euro gastatuko ditu EBk errusiar inbasioaren mamuari aurre egiteko

Europar Kontseiluak onartu du Ursula Von der Leyenek gastu militarrean proposatu duen 800.000 milioi euroko gastuarekin aurrera egitea. Horretarako bi arrazoi nagusi argudiatu ditu: Errusiari aurrea egitea eta Europar Batasunak aurrerantzean bere burua AEBen babes militarrik... [+]


Gizakunde
Badator, esnatu da

Gizakunde (Inauteriak)
Noiz: otsailaren 15ean.
Non: Arizkun eta Erratzun. plazan.

------------------------------------------------

Amaitu dira inauteriak, sutan erre ditugu gaiztoak, gaizkiak, sardinak eta panpinak. Baina xomorroak esnatu dira eta badator... [+]


Kontzertuak, hitzaldiak, antzerkiak, dantzak, bertso-saioak... M8ko ekitaldi kulturalen bilduma

Festa egiteko musika eta kontzertu eskaintza ez ezik, erakusketak, hitzaldiak, zine eta antzerki ikuskizunak eta zientoka ekintza kultural antolatu dituzte eragile ugarik Martxoaren 8aren bueltarako. Artikulu honetan, bilduma moduan, zokorrak gisa miatuko ditugu Euskal Herriko... [+]


Bizi testamentua: aurretiazko borondateen agiriaren gakoak

Soco Lizarraga mediku eta Nafarroako Duintasunez Hiltzeko Eskubidea elkarteko kidearen ustez bizi testamentuak heriotza duin bat eskaini eta familiari gauzak errazten dizkio.


“Topaketa antiinperialistak” egingo ditu Askapenak martxoaren 15 eta 16an Bilbon

Karmela espazio autogestionastuan egingo ditu, eta Euskal Herriko zein nazioarteko gonbidatuak egongo dira bertan. "Koiuntura analisi orokorretik abiatu eta Euskal Herriko borroka internazionalistaren gakoetarainoko bidea" egingo dutela adierazi du Askapenak... [+]


Eguneraketa berriak daude