argia.eus
INPRIMATU
Iazko Lizardi Saria eskuratu zuen lana
  • Ruben Ruiz ::Anekdotak

    Pamiela Zarauzko Udala

    orrialdeak ::62

    prezioa ::9.50€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05a
Anekdotak
Anekdotak
Ruben Ruiz (Gasteiz, 1973) zortzi urteko neskato baten eguneroko gorabeheretan oinarritu zen Anekdotak liburua idazteko. Zarauzko Udalak antolatu ohi duen Lizardi Saria literatur lehiaketaren XXVI. edizioan irabazle izan zen Ruizen liburua. Anek, liburuko protagonistak, asko maite du bere izena, eta aski du gertuko andre zahar bati “anekdota” hitza entzutea –nolabait bere izena gogoratzen dion hitza– berak ere berari gertatutakoak konta ditzakeela pentsatzeko. Horrela hasiko du bere egunerokoa. Kontatzen dituen anekdoten artean, eskolan, etxean, medikuarengana joatean, izeba Lauraren seme txikia ezagutzean, edota denda ikaragarri handian pasatakoa daude besteak beste.