Urdaneta eta bere garaia
Joan den asteko ARGIAn aurreratu genizuen moduan, Andres Urdaneta ordiziarraren jaiotzaren bosgarren mendeurrena bete da aurten. Jose Ramon de Miguelek itsasgizon, astronomo eta humanistaren bizitzari errepasoa egin dio Filipinetatik Amerikara itzultzeko ibilbidearen aurkikuntza azpimarratuz. Andres Urdanetaren lorpen zientifiko eta diplomatikoak ere azaldu ditu liburuan: bildu zituen ezagutza tekniko eta zientifiko aurreratuak, ezagutu zituen lurraldeetako biztanleen hizkuntzak eta ohiturak jasotzeko zuen grina, eta itsas bidai bukaezin haietan zituzten toxikazio eta bestelako gorabehera gogorrak.