argia.eus
INPRIMATU
Pellot kortsarioa Napoleonen zioan
  • Iñaki Mendizabal ::Pellot eta Enperadorearen bahiketa

    Ibaizabal

    orrialdeak ::188

    prezioa ::9.95€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Pellot eta enperadorearen bahiketa
Pellot eta enperadorearen bahiketa
Iñaki Mendizabal Elordik (Berriatua, Bizkaia, 1968) pirata eta kortsarioen inguruko zenbait istorio idatzi ditu. Esate baterako, Euskal piratak (Elea, 2004) eta Baleazaleak eta kortsarioak (Elea, 2005). Oraingoan, 1815era eraman gaitu. Garai horretan, Napoleonen armadak Errusian sekulako porrota jasan zuen eta enperadorea Elba irlara erbesteratu zuten. Napoleon irlatik atera nahi dutenek ez daukate gerra-ontzirik horretarako eta, boterea berreskuratu asmoz, laguntza eskatuko diote Ichetebe Pelloti, itsasoa aberri aske bakarra dela uste duen kortsario lapurtarrari. Baina konspiratzaileen artean badira joko garbian ez dabiltzanak ere. Eta horiei guztiei aurre egin beharko die Pellotek.