Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Sailak jakinarazi du urte amaieran aurkeztuko dituela euskarari buruzko ikerketa soziolinguistikoaren emaitzak. Emaitza horiek balio beharko lukete hizkuntz politikan aldaketa egiteko eta gutxienez eremutik eremura lehenbailehen hainbat udalerri pasatzeko.
Bestalde, Euskarabideak –Euskararen Nafar Institutua izena utziko du– euskararen plan estrategikoa udazkenerako prest izango duela adierazi du