argia.eus
INPRIMATU
Hilko zaituen ipuina
  • Jon Martin ::Ero

    Elkar

    orrialdeak ::120

    prezioa ::12.35€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Ero
Ero
Beasaingo Udalak, CAF enpresak eta Elkar argitaletxeak antolatutako X. Igartza saria irabazi zuen Jon Martin Etxebestek (Oiartzun, Gipuzkoa, 1981) Ero ipuin bildumaren proiektuari esker. Eremu labainkorrean dabiltzan pertsonaiak agertzen dira Martinen aurreneko narrazio liburuan. Haurtzaroaz geroztik jasanarazi diotena dela-eta bere ikaslea hiltzera ailegatzen den piano-jotzaile ospetsua; torturatu duen poliziaren deia behin eta berriz jasotzen duen gizasemea; senarraren oroimenez traste zaharrak pilatzen dituen emakume edadetua; menpekotasunen erruz eroetxean sartu duten gaztea; edota soziologiako klase batean ikasitako kontzeptua gogoan –auto-betetzen den profezia–, Hilko zaituen ipuina argitaratzen duen idazlea kasu.