El Cuentagotas
Interneten pornografia eta Chikiliquatreren bideoak ikusteaz aspertuta zegoen lagun talde batek kulturaren inguruko webgune bat sortzeko ideia izan zuen duela hilabete. “Diskoak, liburuak, kontzertuak, erakusketak, jaialdiak, filmak eta interesgarria izan daitekeen edozer gauza” izango dituzte hizpide euskaraz eta gaztelaniaz idatzitako El Cuentagotas atarian. Joan den astean, maiatzaren 12an jarri zuten abian egitasmoa, www.elcuentagotas.net helbidean. Edizio irekia izango du, erabiltzaileei idazteko aukera eskainiko diete. Horretarako bisitariak bere erabiltzaile kontua sortzea baino ez du egin behar. Erritmo onean hasi dira gainera, astebetean 50 artikulutik gora argitaratu dituzte.