Abentura handia
Munstroa eta Igela lagun handiak dira, oso ezberdinak izan arren. Esaterako, udan Munstroa gustura dagoenean hondar gainean erdi lo, Igela kexu da ez zaielako inoiz ezer interesgarria gertatzen. Nahikoa du txalupa huts bat ur ertzean ikustea, hara sartu eta abentura eder bat bizi nahi izateko. Munstroari, ordea, ez zaizkio abenturak batere gustatzen. Baina Igelaren lagun ona denez, hark esandakoa egingo du. Eta biak abiatuko dira urrunean ikusten den irla txiki baterantz. Hondoratuko ote dira?