Robespierrek ez du estatuarik

Maximilien Robespier
Arras (Frantzia), 1758. Maiatzaren 6an, Maximilien Robespierre jaio zen familia burges xehe batean. Garai hartan inork gutxik usteko zuen, jatorri hori izanda, gizon hura Frantziako agintari gorena izatera iritsiko zenik. Baina urte batzuk geroago iraultzak bidea erraztuko zion. Gainera, oztopoak gainditzen zailduta zegoen Robespierre.
 

Amaren aldetik umezurtz geratu zen txikitan eta aitak berehala abandonatu zuen. Beka bati esker egin zituen ikasketak; aberatsen ikastetxeko haur pobrea izan zen. Behin, eskolan, Louis XVI.a eta Marie Antoinette errege-erreginentzat ongi-etorri hitzaldia irakurri zuen, geroago bikotea gillotinara eramango zuen haur hark. Baina ez zen bere bizitzako ironia bakarra izango. Zuzenbide ikasketak burutu, eta lanean nahiz Procope kafetegiko tertulietan ezagun egingo zuen oratoria garatu zuen.
 
Behin boterean, artisau etxe xume batean bizitzea erabaki zuen, bere kideek ez bezala. Baina izenaren eta abizenaren artean kutsu aristokratikoko “de” bat eranstea erabaki zuen. Eta gainerako iraultzaileen artean prakak, ile luzea eta txano frigiarra moda zirenean, Robespierrek ez zituen ileorde zuriak, kasakak eta zilarrezko belarridun zapatak baztertu.
 
Subiranotasuna herriarena zela uste zuen, eta gaur erabat logikotzat jotzen dugun existitzeko eskubidea defendatzen lehena izan zen. Esklabutzaren eta gerraren aurka zegoen eta, gezurra eman dezakeen arren, baita heriotza-zigorraren aurka ere. Horra hor beste kontraesan bat, ondorio larriak izan zituena gainera: iraultzaileen batasuna lortu ezinik, garbiketari ekin zion Robespierrek, eta bere agindupeko izualdian 42.000 pertsona inguru exekutatu zituzten. Askatasuna defendatzen zuen demokrata aitzindaria, bere lagunei burua mozteko gai zen diktadore krudel bihurtu zen.
 
Goraino iritsi, eta agintearen gorenetik bat-batean amildu zen. Herriaren babesa galdu zuenaz jabetzean, tiro batez bere buruaz beste egiten saiatu zen. Baina matrailezurra haustea baino ez zuen lortu. Azkenean, iraultzaren izenean hainbestetan erabili zuen gillotinak hil zuen Robespierre, 1794ko uztailaren 28an. Orduan ere iraultzaren izenean noski.
 
Askorentzat lehen agintari sozialista izan zen, beste askorentzat lehen diktadore modernoa, eta beste batzuentzat munstro hutsa. Inork ez du zalantzan jartzen garaikideentzat itxura barregarria zuen gizon mehe hura funtsezkoa izan zela Europa garaikidearen hastapenetan. Eskolan ere, denok ikasi genuen zein izan zen Maximilien Robespierre. Baina egun, bere jaiotzaren 250. urteurrena bete berri denean, Paris osoan ez dago haren estatuarik. Erromatarrek damnatio memoriae esaten zioten horri.

Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude