"2000ko dekretua ia egun batetik bestera atzerapauso latza izan zen"

  • Euskara Kultur Elkargoko zuzendaria da Iulen Urbiola iruindarra. Pazientzia hartu du Nafarroan euskarak duen “kakao juridikoa” azaltzeko. Esan nahi baita dekretuak, ordenantzak eta beste onartzen direla euskara erasotzeko eta batzuek erasoak indargabetzen ahalegintzeko ingeniaritza juridikoa erabili behar dutela etengabe.
Iulen Urbiola
Josu Santesteban
Zarata mediatikoz beteriko garai nahasiotan, merkatu logiketatik urrun eta irakurleengandik gertu dagoen kazetaritza beharrezkoa dela uste baduzu, ARGIA bultzatzera animatu nahi zaitugu. Geroz eta gehiago gara, jarrai dezagun txikitik eragiten.

Iruñerriko Aranguren, Galar, Beriain eta Noain (Elortzibar) udalerriak eremu ez-euskaldunetik mistora pasako dira datorren urtean.


Adabakia da, egoera jakin bati begira. Euskarari lotutako egoera desberdinak daude Nafarroan, oztopoak dituztenak.

Adabakia hitza erabili duzu. Pausoa eman da ordea, eskaera zegoen.


Batetik, bertako herritarrentzat aurrerapausoa izango da, dudarik gabe. Baina, bestetik, tranpa egiten du Nafarroako Gobernuak: gertaera horrek konpontzen al ditu Nafarroan euskara sustatzeko eta babesteko eman behar diren pausoak? Ez. Zeren gaur egun, eta hastapenetik [Euskararen Legeaz geroztik], hizkuntza eremuak dira euskara normalizatzeko, sustatzeko, babesteko oztopo handienak. Jada hori frogatuta dago.
 
Oztoporik handienak izateaz gain, eremuek nafarren artean diskriminazioa sortzen dute. Norberaren helbidean dago oinarrituta diskriminazioa, hemen bizi baldin bazara eskubide batzuk dituzu, beste leku batean bizi bazara beste batzuk. Hori ez da onargarria.
 
Eta hirugarren irakurketa: XXI. mendean, Europa moderno honetan, mugak beste garai bateko afera direla uste denean, Nafarroa barnean mugak ditugu eta batzuek diote muga horiek beharrezkoak direla.

Miquel Gros i Lladós katalanaren lan mardulak (Recuperación del Euskera en Navarra) ez du eremuen ezabaketa proposatzen.


Liburua oso interesantea da. Nik bat egiten dut dioenarekin, alegia, Nafarroako mapa soziolinguistikoa azken 20 urte hauetan, Euskararen Legea onartu zenetik gaur egunera arte, aldatu da, zeharo aldatu da. Zonifikazioa egin zenean zergatik sartu ziren herri batzuk eremu batean, beste batzuk bestean eta gainerakoak hirugarrenean? Horri erantzuteko dio Gros i Lladósek bere garaian, nahiz eta espreski ez egin, udalerriak hiru eremutan banatzeko euskararen presentziaren ehuneko hamarra, bosta eta bostetik beherakoa hartu zituztela kontuan. Euskararen Legea egin zeneko eztabaida irakurtzen baldin baduzu halako aipamenik ez dago.



Ez du hainbeste zehazten? Proportziorik ez da ageri eremuak banatzeko?


Legeak esaten duena da, gutxi gorabehera: “Ondoko udalerriak eremu euskaldunean daude”, eta izen zerrenda dator. “Eremu mistoan honako udalerriak daude”, eta izen zerrenda agertzen da. “Eremu ez-euskaldunean gainerako guztiak egongo dira”, ez ditu zerrendatu ere egiten. Ez dago beste irizpiderik legean. Orduan Pegenautek –garai hartako Grupo Moderadoko parlamentaria– hala esan zuen: “Badakigu ez dela egon irizpide zientifikorik eremuak egiteko. Badakigu afera politikoa izan dela”.

Euskarak hiru eremuetan gora egin duela badakigu, baina nola egin aldarrikapenak inolako irizpide agerikorik erabili ez bazen?


Ezin dituzu irizpideak erabili aldarrikatzeko, ez daude-eta. Beno, erabili dezakezu aldarrikatzeko liburu honek frogatzen duena: nahiz eta zuek [Nafarroako Gobernua] espreski irizpide bat ez erabili, konturatzen baldin bazarete hau egin zenuten [ehuneko hamar, bost eta bost baino beheragoko proportzioak erabiltzea]. Hori egin bazenuten orduan, orain zergatik mantentzen duzue eredu hori egoera aldatu baldin bada? Hori beti defendatzen ahal dugu. Liburua oso baliagarria izango da diskurtsoa hobeto eraikitzeko.

Balio duena zer da orduan, gizartearen eskaria, presioa?


Gauzak aldatzeko? Gehiengoaren borondatea.


Urtea joan eta urtea etorri ez da “tokatzen” ordea.


Ez da tokatzen, eta egoera oso latza da. Euskararen Legea oso anbiguoa da eta horrek ahalbideratzen du hizkuntza politiketan egun batetik bestera 180 graduko aldaketak egotea.
1986tik hona bost saiakera edo gehiago egon dira Euskararen Legea aldatzeko eta denek porrot egin dute. Gehiengoaren blokeoa egon delako; azken finean UPN eroso eta ados dagoelako zonifikazioarekin. PSNk, berriz, biltzar batean onartu zuen ponentzian horrelako zerbait zioen hizkuntza politikari buruz: “Nafarroaren afera berezia da, erakunde propioak ditu eta zonifikazio linguistikoa. Horretan sinesten dugu eta hori onartzen dugu”. Zergatik egoera ez den aldatzen? PSNk eta UPNk ez dutelako nahi.

Elkarrizketa honetan ageri ez bada ere, zeuk azaldu didazu Nafarroako “kakao juridikoa” 1986ko Euskararen Legearekin hasi eta gaur arte, baita orduz geroztik EKEk beste erakunde batzuekin batera aurkeztutako helegiteak ere. Zein izan dira momentu gogorrenak euskararentzat?


2000. urtea. Beno, 2000 baino lehen lehenengo pausoak sumatu ziren. 2000ko foru dekretua ia-ia egun batetik bestera emandako atzerapauso oso latza izan zen. Latza diot, esan nahi baitut eremu mistoan bizi garen euskaldunok ia-ia eskubiderik gabe geratu ginela, praktikan daukagun eskubide bakarra da gure seme-alabak euskaraz matrikulatzea. Eta ez da ahaztu behar, nahiz eta eremu mistoan %20a izan euskalduna, zenbaki absolututan, eremu mistoa da euskaldun gehien dagoen tokia Nafarroan. Eremu euskaldunean ez dago eremu mistoan adina euskaldun. Beraz, Nafarroako euskaldun kopururik handiena eskubiderik gabe gaude, ahaztu gabe eremu ez-euskalduneko euskaldunak.
 
Dekretuez gain [2000koa eta 2003koa], Iruñako Udalaren aferak ere jarraitu ditugu. 2000ko dekretua atera zenean zer egin zuen Udalak? Hauxe esan zuen: Dekretua Nafarroako Gobernuarena denez nik ezin dut aplikatu euskararen ordenantza.

Alegia, Udalaren ordenantzak euskararentzat hobeak ziren dekretua baino.


Bai. Udalak zioen Gobernua gainetik zegoela. Beraz, dekretuak, nolabait, ordenantza kateatzen du.

Komeni zitzaion dekretuari kasu egitea.


Bai, baina ez dugu ahaztu behar Espainiako Konstituzioak autonomia lokala ezartzen duela. Bere aferetan udalak bere konpetentziak ditu. Iruñako Udalak hori kontuan hartu ez zuenez kontra jo genuen eta arrazoia eman ziguten. UPNk hori ikusita araudia aldatu zuen. 2000tik hona euskararen ordenantza hiru aldiz aldatu du, euskararen presentzia murrizteko irizpidea segita, noski.

2000ko dekretua eraso gogorra, beraz.


Eta orain beste momentu latz baten aurrean gaude hezkuntzan. Elebitasunaren onuretan oinarrituta ingelesa eta gaztelania ezarri nahi dituzte.

Euskararen Nafar Institutuarekin ba al duzue harremanik?


Protokolozko erlazioak izan ditugu, lanekoak ez. Gu, dena den, prest gaude kolaboratzeko, gure prestutasuna helarazi diogu Xabier Azanza zuzendariari. Orain berak jakingo du gurekin lana egin nahi duen ala ez. Ez dugu ahaztu behar gurekin lana egiteak esan nahi duela euskara aurrera eramatea Nafarroan.


Horrekin zer esan nahi duzu, itxaropen gutxi duzuela?


Itxaropena? Dugun historiarekin esperantzak ez dauka lekurik une honetan, lanak dauka lekua. Nafar euskaldun gehienak eskubiderik gabe gaude eta urteak daramatzagu horrela.

Azkenak
2025-03-28 | Sustatu
La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien kaltea monitorizatuko du Puntueus-ek

Azken aldian, asteburuetan, Internet ez dabil ondo. Hasieran, zaila zen webguneei ezarritako blokeoen zergatia ulertzea; orain, badakigu Espainiako La Ligak agindu zituela, futbola modu ilegalean emititzea saihesteko. La Ligaren blokeoak euskal domeinuei eragiten dien... [+]


Abenduaren 27an Bilbao Arenan milaka euskaltzale batzeko dei egin du Kontseiluak

Bilbon eginiko aurkezpenean iragarri dute ekitaldia, euskarari "arnas berri bat emateko eta behar duen indarraldia gorpuzten hasteko" lehen urratsa izango dela nabarmenduta. Euskaltzale guztiei, baina, oro har, "justizia sozialean eta gizarte kohesioan aurre... [+]


“Ez genuen komunik, ez urik, ez argindarrik... eta hori ere kendu digute!”

Aljeriatik datoz Mohamed eta Said [izenak asmatuak dira], herri beretik. “Txiki-txikitatik ezagutzen dugu elkar, eskolatik”. Ibilbide ezberdinak egin arren, egun, elkarrekin bizi dira Donostian, kale egoeran. Manteoko etxoletan bizi ziren, joan den astean Poliziak... [+]


Olatz Salvador
Konfort gunea

Olatz Salvador
Noiz: martxoaren 15ean.
Non: Deustuko jaietan.

------------------------------------------------

Martxoak beti du deustuarrontzat kolore berezia; urtero ospatzen ditugu jaiak, San Jose egunaren bueltan. Bi asteburu bete festa, eta urtetik urtera Deustuko... [+]


Intza Gurrutxaga Loidi, EHE-ko kidea
“Oldarraldiaren aurrean, hainbat administraziotatik, adibidez, koldarraldia dator”

Euskal Herrian Euskarazek manifestazioa deitu du apirilaren 6rako, 11n EHEko bi kide epaituko dituztelako. Hiriburuetatik autobusak antolatzen ari dira. Bi helburu bete nahi dituzte, batetik, epaituak izango diren bi kideei babesa erakustea, eta bestetik, euskararentzat justizia... [+]


Bidasoako haur eta gazteen psikiatriako kontsultaren itxierak haserrea piztu du

Pazienteek Donostiara joan behar dute arreta jasotzeko. Osasun Bidasoa plataforma herritarrak salatu du itxierak “are gehiago hondatuko” duela eskualdeko osasun publikoa.


2025-03-28 | Irutxuloko Hitza
Metroaren lanetako gainkostua 33,3 milioi eurokoa dela adierazi du Eusko Jaurlaritzak

EH Bilduk galdera sorta bat erregistratu zuen Eusko Legebiltzarrean Donostiako Metroaren igarobideko lanen gainkostua argitzeko. Informazio hori atzo jakinarazi zuen Susana Garcia Chueca Mugikortasun sailburu sozialistak.


Ezkabako ihesaldia gogoratzeko, La Fuga mendi-martxa

Kirola eta oroimena uztartuko dituzte, bigarrenez, mendi-martxa baten bitartez. Ez da lehiakorra izanen, helburua beste bat delako. La Fuga izeneko mendi martxak 1938ko sarraskia gogorarazi nahi du. Ezkabako gotorlekuan hasi eta Urepelen amaituko da. Maiatzaren 17an eginen dute.


2025-03-28 | ARGIA
200.000 euro lortzeko kanpaina abiatu du Integrazio Batzordeak

Seaska Sarean inklusio egoeran dauden 165 ikasleei laguntza bermatzeko hasi dute kanpaina, antolaketa propioa eratuta. Frantziako Hezkuntza Ministerioaren jarrera salatu dute kanpaina aurkezteko prentsaurrekoan, behar bereziak dituzten haurren inklusiorako baliabide... [+]


Atzera bota dute Zaragoza eta Araba arteko goi tentsioko linearen proiektua

Martxoaren 19an amaitu zen proiektua aurkezteko epea, baina Errioxako PSOEk adierazi du Forestalia enpresak "interesa baztertu" duela. Enpresak bi parke eoliko eraiki nahi zituen Aragoiko lurretan, baina oraindik ez ditu lortu baimenak eta hori dute egitasmoa... [+]


AEBn ekoizten ez diren autoei %25eko muga-zergak ezarriko dizkiela iragarri du Trumpek

Muga-zergak apirilaren 2tik aurrera ezarriko dira eta altzairuari eta aluminioari ezarritakoei batuko zaizkie. "Gurekin negozioa egiten duten eta gure aberastasuna eskuratzen duten herrialdeei ezarriko dizkiegu", AEBetako presidenteak adierazi duenez. 


2025-03-27 | Arabako Alea
Greba mugagabea hasi dute Gasteizko lorezainek

%90eko jarraipen "ia erabatekoa" izan du grebak, sindikatuen arabera. Gasteizko parkeak, lorategiak eta eraztun berdea mantentzen dituzte Enviser azpikontratako 90 langileek.


Borrokak balio du: Israel Premier Tech, ez aurten, ez inoiz

Aurten "Israel Premier Tech" txirrindularitza talde israeldarra ez da Lizarraldeko Miguel Indurain Sari Nagusia lasterketara etorriko. Berri ona da hori Palestinaren askapenaren alde gaudenontzat eta munstro sionistarekin harreman oro etetea nahi dugunontzat, izan... [+]


Eguneraketa berriak daude