argia.eus
INPRIMATU
Demokraziaren erresumako antzerkia
  • Tomás Afán ::Los impresentables

    Artezblai

    orrialdeak ::88


Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Los impresentables
Los impresentables
1968an Jaénen sortutako Tomás Afánen Los impresentables antzezlaneko protagonistek antzerkigintzan jardun nahi dute. Horretarako, hainbat lan moldatuko dituzte. Baina demokrazia eta adierazpen askatasunaren erresuman bizi direla jakin arren, beti daukate arazoren bat bururatzen zaizkien lanak antzeztu ahal izateko. Gaixotasun sendaezina dutenen egoera agertzea ez da oso atsegina; terrorista filantropikoari bizia ematea ez da egokitzat jotzen; emakumeen aurkako tratu txarrak eta bortxaketak plazaratzean ere ez dabiltza oso fin; Jainkoa edo Ala tartean sartzen dituztenean ez dute asmatzen; edo, beharbada, terrorista beldurgarrienak nortzuk diren argiegi azaltzen dute.