argia.eus
INPRIMATU
Immigrazioa aztergai
  • Batzuen artean ::Jakin

    Jakin

    orrialdeak ::168

    prezioa ::45€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Jakin
Jakin
Immigrazioaren fenomenoa da Jakin aldizkariaren azken zenbakiko gai nagusia. Euskal Herriko testuinguruaz jardun dute Xabier Aierdi, Pedro Albite eta Amelia Barquin irakasleek, bakoitzak fenomenoaren ikuspegi diferentea landuz. Aierdik Hego Euskal Herriko immigrazioa aztertu du; Albitek kultur-aniztasuna eta estaturik gabeko nazioetako migrazioa uztartu ditu; Barquinek berriz, etorkinen eta euskara ikastearen inguruko gogoeta proposatu du. Gainera, Ricard Zapata-Barrero Pompeu Fabra unibertsitateko irakaslearen artikulua ere badakar aldizkariak. Quebec, Flandes eta Kataluniako egoera du aztergai Zapata-Barrerok. Egunen gurpilean sailean berriz, Xabier Gantzarain, Iñaki Irazabalbeitia, Uxue Alberdi, Lionel Joly, Joxe Aranzabal eta Aitor Zuberogoitiak gaurkotasunarekin lotutako gaiak landu dituzte.