Apirilaren 30ean hil zen Henrike Knörr (Tarragona, 1947) euskaltzain osoa eta filologoa minbiziak jota. Tarragonan jaio arren zazpi urtez geroztik Gasteizen bizi izan zen. Euskaltzaindiako Iker sailburua zen eta Euskal Herriko Unibertsitateko Euskal Filologiako katedraduna 1995az geroztik.