argia.eus
INPRIMATU
“Euskara 21” ekimena abian da
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2021eko ekainaren 30
Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak bultzatutako Euskararen Aholku Batzordeak jarri du abian Euskara 21 ekimena. 40 lagunek osatutako taldearen helburua XXI. mende hasierako hizkuntza politikaren oinarriak finkatzea da. Taldearen funtzionamendua errazte aldera zazpi laguneko batzorde iraunkorra osatu dute. Ekimen horren berri izateko webgunea (www.euskadi.net/euskara21) jarri du abian HPSk. Webgunean oinarrizko txostena dago, gogoetan parte hartu ahal izateko bloga eta gogoetaren inguruko berriak segitzeko modua. Oinarrizko txostenaren egileak dira honakoak: Patxi Baztarrika eta Erramun Osa (Hizkuntza Politikarako sailburuordetza), Aurelia Arkotxa, Lore Erriondo, Alberto Lopez Basaguren, Eneko Oregi eta Pello Salaburu.