Arreba haragijalea
Serafin arkumeak arreba txiki bat dauka. Caligulina du izena. Jaio zen egunean amak biberoia eman zion. Baina Caligulinak eskuetan hartu eta txikitu egin zuen, haragia nahi zuela oihukatuz. Beraz, amak xerra handi eta zukutsu bat prestatu behar izan zion. Eta geroztik haragijale amorratu bihurtu zen Caligulina. Gose aseezina zeukan arkume txikiak. Bi letagin txiki atera zitzaizkion hainbeste haragi jateagatik. Serafin berari ere koska egingo zion sabela betetzeko okela puska bat eman ezean.