argia.eus
INPRIMATU
Lili jauregiaren proiektua gelditu dute
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 02a
Lili jauregia
Lili jauregiaDanbolin
Gipuzkoako Foru Aldundiak Zestoako Lili Jauregian Historiaurrearen Museoa egiteko proiektua bertan behera utzi du, eta ondorioz, jauregia eraberritzeko Europak bideratutako 1,8 milioi euroko aurrekontua ere geratu egin dute. Aldundia museoen antolamendu-plana prestatzen ari da, eta Irunen eraikitzen ari diren Ondare Higigarrien Zentroa izango da proiektuaren ardatz. Pilar Azurmendi Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Ondarearen zuzendari nagusiaren hitzetan, XVI. mendeko jauregia eraberritzea beharrezkoa da, baina ez Ekain haitzuloaren erreplikak bete dezakeen papera betetzeko; labar-artearen interpretazio zentroa eta umeentzako tailer didaktikoak izango dira bertan.