La educada visita
Antonio Noceda Ariasek sortutako antzezlanak ez du edozelako itauna egiten eta erantzuna ere ez da oso samurra. Galdera, honakoa: posible ote da pertsona ikasi bat, musikarako sentsibilitate aparta duena, gerra kriminal izugarria izatea? Historiak utzi dizkigun lekukotasunak kontuan izanda, erantzun bakarra du: bai! Horren adibide ezin garbiagoa eskaintzen du La educada visita-k. Bigarren Mundu Gerra amaieran, armada alemaniarra Frantziatik irten zen garaian, erresistentzia frantziarrak egindako sabotaje baten ondorioz soldadu alemaniar gazteak zekartzaten hainbat kamioi kiskali egin ziren. Mendeku gisa, sabotajea gertatu zen herrian hamalau urtetik hogeita hamarrera bitarteko gazteak akabatzea erabaki zuten alemaniarrek