Ama Jainkosa
Julen Kaltzada Ugaldek euskaratutako Andrés Ortiz-Osésen lanak honako izena zuen jatorriz: La Diosa Madre. Interpretación desde la mitología vasca. Hermeneutika –mitoen interpretazioan oinarritutako diziplina– hartu du abiapuntu Ortiz-Osések bere lana egiteko, euskalduntasuna Euskal Herrian eta hemendik kanpo ulertzeko balio dezakeelakoan. Horretarako, 30.000 urtean Eurasian eta Mediterraneoko kostaldean garatutako Ama Jainkosaren esanahi mitikoak eta erritualak ikertu ditu. Jarraian, Mari Jainkosaren azpian aurki daitezkeen eredu teluriko-panteistak agerian jartzen ahalegindu da, izadiaren indarren edo giza izaeraren alderdien oihartzuna dakarren mitoaren barnean indar eta adur bezalako kategoriak aztertuz.