argia.eus
INPRIMATU
Lehiaketa Pirinioetako hizkuntzetan
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 02a
Andorrako Gobernuak antolatu du Pirinioen bi aldeetako kazetaritza lehiaketa. 2007ko uztailaren 1etik 2008ko ekainaren 30era bitarteko epean egunkarietan, irratietan zein telebistetan argitaratutako kazetaritza-lanak aurkez daitezke, betiere Pirinioekin zerikusia dutenak. Euskaraz, katalanez, frantsesez, gaztelaniaz, aragoieraz, okzitanieraz, araneraz zein ingelesez egindako lanek parte har dezakete. Irrati edo telebistako lan onenak 3.000 euro jasoko ditu, eta prentsakoak beste hainbeste. Lanak uztailaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira.