argia.eus
INPRIMATU
Armada Euskal Herrian hizpide
  • Batzuen artean ::Iura Vasconiae

    IVAP-Herri arduralaritzaren euskal erakundea-

    orrialdeak ::544


Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05a
Iura Vasconiae
Iura Vasconiae
Euskal Herriko Zuzenbide Historiko eta Autonomikorako aldizkaria da Iura Vasconiae. Bere laugarren zenbakian iaz, “Armada Euskal Herrian” gogoeta-gai hartuta, Donostian egindako symposiumean aurkeztutako lanez dihardu. Besteak beste liburuak honako gaiak bildu ditu: Rennesko unibertsitateko Marie-Laure Goebbelsek euskal lurraldeetako erakunde militarrak kontuan hartuta XIX. mendera arte osatutako historia; Nafarroako Unibertsitateko Roberto Ciganda Elizondok sortutako Nafar gudarosteak Europako gatazketan, lehen Evereuxtarren agintepean (XIV. mendean) azterketa; Susana Truchuelo Garcíaren Erregeari zerbitzu militarra eskaini beharra: Arabako eta Gipuzkoako kasuak (XVI.-XVII. mendeak) ikerketa; eta EHUko José Manuel Castells Artetxeren Defentsaren arauketa II. Errepublikako euskal estatutuetan lana.