argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko ahotsak biltzen
Onintza Irureta Azkune @oirureta 2013ko maiatzaren 02a
Ahotsak.com webgunean Deba Ibarreko (Gipuzkoa) Badihardugu Euskara Elkartea ahozko ondarea jasotzen ari da. Proiektua 2004an hasi zuten Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntzarekin, eta asmoa da 2012rako Euskal Herriko txoko guztietako herri hizkerak jasotzea. Ahozko ondarearen oinarria euskaldun nagusiei egindako elkarrizketak dira eta orain arte egindakoak zein hemendik aurrera egingo direnak bilduko dira webgunean. Ahotsak.com-en transkripzioak, audioak eta bideoak daude. Zehatzago esanda, 62 herritako 986 hizlari ageri dira webgunean, 1.212 zinta daude, 1.572 transkripzio, 1.176 audio eta 1.021 bideo.