Ergelen nonbrea

  • Badira urte batzuk, hamabost bat, ergela naizela dakidala. Telefonista batek eman zidan albistea, hitz horrexekin. Liburuak saltzen dituen espainiar enpresa batetik deitu zidan gurasoen etxera. Harrezkero dakit dakidana, eta ondo eramaten saiatzen naiz.
Iñigo Aranbarri
Iñigo AranbarriDani Blanco
Kontua da egun batzuk lehenago gutun bat jaso nuela telefonoa jotzeko kontratatua zuen enpresatik, ez dakit zenbat milaka lagunen artean aukeratua izan nintzela, eta sari gisa zortzi milioi pezeta nituela zain, dei bat eginda neureak izango zirenak. Ez hori bakarrik, bost egun baino lehenago hots eginez gero, zortzi ez, hamaika omen ziren emango zizkidaten milioiak. Nik zer egingo baina? Gutuna bil-bil egin eta zakarrontzira bota. Horra nire makurra. Laster nuen ahots gozoa errieta ematen, ea zergatik ez nuen deitu, ez al nuen dirua nahi. Ezetz, nik. Liburuak auzoan erosten ditudala, gustuko dudala saltzailearekin hitz egitea. Tarteka, literaturaz hitz egiten dugula. Garestiago ateratzen zaizu baina, berak. Seguru asko, nik. Hamaika milioiei uko egin eta liburuak garestiago erosi, diagnosiak ez zuen hutsik: tontoa nintzela orduan, oso-osoko ergela. Sasoi hartan La Atalaya aldizkariarekin siestaraino etortzen zitzaizkidan Jehovako Lekukoei bezala, muturren aurrean itxi nion telefonoa.

Denborarekin ahaztu egin nuen ergelarena, hain zokora bota ere nire makurra non normaltzat nuen neure burua, harik eta aspaldiko lagun batek deitu zidan arte. Urteak ziren ez nuela ikusten. Hamar bai. Horregatik harritu ninduen deiak. Ea egongo ginen. Pozarren, nik. Eta hiriburuko kafetegi ezagun batean elkartu ginen. Neutroa oso, paisaia ezinezkoen argazki zuri-beltzak hormetan. Nahita aukeratu zuela pentsatu nuen.

Eta halaxe zen, nahita aukeratutakoa.

Ez zidan aukera txikienik eman iraganaz eta oroimenez hitz egiteko. Bera zen mintzo zena: zer moduz nabilen, non bizi naizen, norekin. Umerik? Horrelako bi txepelkeria. Ez galderak berak, galdetu zuen erak egin zuen geza dena. Tonua, ondo zuen hautatua. Ez zuen lan handirik hartu disimulatzen. Etxerako produktu batzuk zekartzan, “oso onak, bestela inon aurkituko ez dituanak”. Hau ez zetorren ezer opari ematera, ordea. Normala baina garestiagoa zela dena esan nion. Baietz berak, baina berehala berreskuratuko nuela botatakoa, baita bateko bost jaso ere denbora laburrean. Orduan kontatu zidan lagunen arteko sarearena, berak ni bezala, nik beste batzuk aurkitzearena, piramidean gora egitearena. Gerora ikasi nuen izena: upliner-ak.

Lanean irabazten nuen txori kakaz hitz egin zidan, nahi nuena lortzeaz, ez zuen autoestima ikastaro beharrik.

– Ez hadi tontoa izan.

Baina beti dagoenez nork gogoratu, orain hurrengoan izan dut azken jakinarazpen biblikoa, ahantz ez nadin zer naizen. Kalean topo eginda, ezagunen zerrenda zabaleko morroi bat. Zer nabilen. Horrela eta horrela, nik. Zurrut eta purrut, ekarri zuen solasak, izan zen perpausa, ez zuela deusek ere hainbat kalte egiten poltsikorako nola ez dirua ondo inbertitzeak. Horregatik erosi duela etxe bat Bulgarian, esan zidan. Hemen garaje batek balio duenarekin, apartamentu eder bat duela Varnan, itsas ertzean. Hara al doan galdetu zion ergelak. Irribarre ederrez erantzun berak.

– Baita zera ere! Errentan diat. Zer egin behar nian, sos apurrak usteltzen utzi?

Espekulazioarena aipatu nion, bizitzeko erosten ez diren etxeena.

– Oraindik hala al habil?

Ez dizuet esan: berak eta biok, hala uste dut, boz aukera bera egiten dugu hauteskundeetan.

Azkenak
Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBetako John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBetan jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Jaurlaritzaren Parisko egoitzaren historia: Gestaporen atzaparretatik berriz EAJren eskuetara

Hamarkada askotako eskaeraren ostean, Parisko Marceau etorbidearen 11. zenbakian dagoen jauregi historikoa EAJren esku geratu da azkenean. Jeltzaleentzat, balio monetariotik harago, balio sinboliko itzela du eraikin horrek, erbestearekin eta faxismoaren kontrako borrokarekin... [+]


Eguneraketa berriak daude