argia.eus
INPRIMATU
XVIII. mendeko Gipuzkoako giroa gaztetxoei eskainia
  • Migel Anjel Mintegi ::Bidelapurrak, matxinoak eta kutun estimatua

    Ibaizabal

    orrialdeak ::142

    prezioa ::9.95€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05a
Bidelapurrak, matxinoak eta kutun estimatua
Bidelapurrak, matxinoak eta kutun estimatua
Ataunen jaio arren txikitatik Beasainen bizi da Migel Anjel Mintegi. Proiektugilea da lanbidez, baina aspalditik dabil hizkuntza eta literatura lantzen, 1987an irabazitako Donostia Hiria ipuin lehiaketak eta eleberri arloan 1991an eskuratutako Irun Hiria sariak agerian uzten duten bezala. Bidelapurrak, matxinoak eta kutun estimatua izeneko nobelan irakurlea 1766. urteko Gipuzkoara eramaten ahalegindu da. Historialariek Azpeitiko hitzarmenak izenez ezagutzen dituztenen garaian gertatutako herri matxinadak martxan jarri ziren. Une horretan bidelapurrek Deskargako mendateko bentarantz zihoan diligentziari eraso, barruan zegoen neska bahitu eta aldean zeramaten guztia kendu zieten bidaiariei. Baina haietako bat Igartza kapitaina zen.