argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
Nagore Irazustabarrena Uranga @irazustabarrena 2008ko apirilaren 23a
Marcelinoren gola
Marcelinoren gola

Marcelinoren gol historikoak 1964ko Eurokopa eman zion Espainiako futbol selekzioari. Garai hartan NO-DOko irudiek eta esatariak goleko pasea Amanciok, Real Madrileko jokalariak eman ziola zioten. Duela aste batzuk, ordea, TVEk NO-DOaren irudiak manipulatuta zeudela eta pase hori Chus Peredak eman zuela onartu du, La Vanguardia egunkariak lehenago esandakoa baieztatuz. Espainiako kate publikoak prestatuko erreportaje laburrean, arazo teknikoei egozten zieten “akatsa”. Baina beste ahots batzuek, Clio historia aldizkariak, esaterako, zentsura frankistaren ekintza izan zela diote. Ustezko arrazoia? Pereda F.C. Bartzelonako talde katalaneko jokalaria zela, eta ez ziotela protagonismorik eman nahi. Gogoratu behar da Peredak berak sartu zuela partidako lehen gola, eta huraxe dela gaur gaurkoz Eurokopako finaletan inoiz sartu den golik goiztiarrena (bosgarren minutuan egin zuen gola). Azkenik, Peredari merezitakoa eman diote 44 urte geroago. Helbide honetan, jokaldiari buruzko bideoa: http://es.youtube. com/watch?v=-Ja5xFcGEUs