Tantak
Karlos Santiago Sebastianek zuzentzen du Tantak, Euskal Herriko Unibertsitateko Hezkuntza aldizkaria. Azken zenbakian plazaratu diren lanen artean Begoña Bilbaok, Gurutze Ezkurdiak eta Karmele Perezek testuliburuetako edukiaren eta itxuraren garapenaz egindako azterketa dago, Anaya, Edebé eta Santillana argitaletxeak kontuan hartuta. Bestalde, II. Errepublikak Bilboko lehen hezkuntzaren birmoldaketan izan zuen eraginaz hitz egin du Mª Olga Macías Muñozek. Justo Bereziartuak berriz, Hizkuntzen Portfolioa ataritik ikasgelara lana eskaini du, eta psikopedagogoaren profil profesionalari buruz idatzi dute Francisca Arbek, Ana Aierbek, Isabel Bartauk, Gloria Díazek, Juan Etxeberriak, Javier Galarretak, Concepción Medranok eta Arantza Uribe Etxeberriak.