argia.eus
INPRIMATU
Bilbon kokatutako nobela beltza
  • Willy Uribe ::Sé que mi padre decía

    El Andén

    orrialdeak ::166

    prezioa ::17.50€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05a
Sé que mi padre decía
Sé que mi padre decía
1965ean Bizkaiko hiriburuan sortutako idazlea dugu Willy Uribe, hainbat urtetan Ramiro Pinillaren literatur tailerrean buru-belarri aritutakoa. Nanga izenburuko nobelarekin 2007ko Euskadi Literatur Sarian finalista gertatu zen. Sé que mi padre decía bere bigarren eleberria dugu, Bilbon eta inguruetan kokatutako nobela beltz bezain gordina. Ama leihotik botata hil zion aitarekin bizitako haurtzarotik ihesi, legiora joan zen gaztea. Hangoa amaituta, Mexikon eta Andaluzian bilatu zuen bizimodua. Halako batean, bere emaztea izandakoaren deiari jaramon eginez, Bilbora itzultzea erabaki zuen, haurtzaroko lagun bati xantaia egiteko asmoz. Baina afera ez zitzaion, inondik ere, berak uste bezala atera.