argia.eus
INPRIMATU
Paleontologia
Lau kilo eta erdiko igelaren fosila agertu da
  • New York-eko (AEB) Stony Brook Unibertsitateko David Krause eta Londresko University College-ko Susan Evans eta Marc Jones ikerlariek Beelzebufo edo “deabruaren igela” deitutako igelaren fosilak topatu dituzte Madagaskarren. Igel hori orain 65 edo 70 milioi urte bizi izan zen; 40 zentimetroko luzera eta 4,5 kilogramoko pisua izatera ailegatzen zen.
Joxerra Aizpurua Sarasola 2008ko apirilaren 17a
Igela
Igela
Deabruaren igelaren eta Hego Amerikan dauden hainbat igel espezieren artean antz handia dago eta horrek Madagaskar eta Hego Amerika oso hurbilekoak izan zirela pentsatzera garamatza. Zenbait geologoren teoriaren arabera, Hego Amerikak eta Madagaskarrek, Afrika, Antartida, India, Arabiako penintsula eta Australiarekin batera, Gondwana izeneko kontinente erraldoia osatu zuten, Kretazeoaren amaieran banatu ziren arte.