Malenkonia

  • Iruditzen zitzaidan ba, Ur, zuk ere bihotz posmoa baduzula, zuk ere baduzula zure baitan Txillardegirena egiten hasten den zeure zu horri keinu esajeratuak egiten dizkion beste zu trabestia!

2008ko apirilaren 14an
Juanjo Olasagarre
Juanjo OlasagarreJudit Fernandez
Arrazoi duzu, jakina, eta ulertzen dizut, bat ahitzen ari dela sinetsirik arduragabea eta ernegagarria suertatu behar du txolinkeriatan aritzeak, gertatzen ari denari ez-ikusiarena egitea. Matrakosoa, nekagarria, gorrotagarria deritzogu gure buruak errebindikatzen aritu beharrari baina oraindik ere, uste dugu, funtzionala dela. Itsusia, beraz, zure papera.

Kontua da zergatik deritzogun funtzionala matrakari?

Eta Josik dioen moduan behin galderekin hasita ez da amaierarik.

Salbatuko gaitu ahitzetik estatuak? (Nire buruari egiten dizkiodan galderak dira). Guago izanen gara estatu batekin? Ez liguke Historiak ironia eginen Estatua lortu orduko Multinazionalen Inperioa ezarriz? Ez litzateke gure estatua nagusiki espainolez eta frantsesez mintzatuko eta ikurretan bakarrik euskal agertuko? Eta sortu ondoren oskol hutsa balitz?

Ederki ulertzen zaitut, Ur, ni ere ataka horretan nagoelako. Euskal Herria ataka horretan dagoelako eta ehun urte, gutxienez, daramatzalako ataka berean. Luzeegi, zer esanen dizuet.

Posible ote da ataka hori ez balego bezala bizitzea eta bizitzearen poderioz ataka desagertzea? Ez dakit, baina lehertzen nauena zera da ataka horrek nola lotzen gaituen malenkoniari. Lehen asko maite nituen poema malenkoniatsuak iraganean galdutako objektu idealizatua (orainetik eraikia, jakina) ezin errekuperaturik aritzen diren poema horiek, baina azken hamar urtetatik hona, neurri batean, “faltsuak” iruditzen zaizkit.

Sarriren Izen zaharrak bezalako poemei buruz ari naiz. Ederregi agertzen gara –herrialde estuan sortu ginen (...), merkatari aberatsek merke edo kario/erosten dituzte gure lurrak/eta badoaz urtaroak eta gu ere bagoaz); euskara (Euskal Herria?) etorkizunean hilik agertzen da (Ursouia, Itchasou/Irouleguy (...) “Jendeak misterio aire batekin ahoskatuko ditu leku izenok”–.

Euskal Herri galdua misterio izena eta grafia erdaldunarekin idealizaturik geratzen da poemaren tonu malenkoniatsua azpimarratuz –jendeak bere ihardunean beste kultura bateko (hil ala bizi, berdin da) izenak ahoskatzean ukitu arraro batekin egiten duela onarturik misterio hitza gehiegizkoa iruditzen zait–.

Euskalduntasuna eta gaytasun konparatuz, nigan biltzen diren adar bi, eta jauziak jauzi, gay naizen aldetik ni ere egon nintekeen armairuan sarturik mundua nire kontra dagoela lanturu, mundua heterosexualez beterik dagoela eta gorrotoan bizitzen, areago heterosexualitea objektu malenkoniatsua bihurturik; gizarteak hor paratu ninduen baina mugitu egin naiz. (Libra nazala jainkoak lezioak ematetik!).

Ez dakit, ezin dugu nazio, koadrila, hiztun saldo, pop talde edo delakoa garela euskal herritarrok –mesedez, filosofo batek egin dezala gure identitatea izendatzeko erabiltzen ditugun izenen azterketa dekonstruktibo-maribollero-politikoa, ja– horrelako mugimendu estrategiko bat egin eta Kixmi sindromea saihestuz bagina bezala bizitzen hasi –egin, egiten dugu gainera, aldizkari hau da adibide bat–. Inozente bat naizela. Bai. Eta bidean hiltzen baldin bagara ba, hilik, zer eginen diogu, gure ondorengoak ere zerbait izanen dira.

Ezin duguna zera da harriari buelta eta buelta ari eta ari urteak eta urteak horrela segitu eta segitu. Gehiegi daramatzagu. Hortik fribolitatea, izan ezinaren zama astuna –aste honetan landu dut ikasleekin Bizi nahi Salbatore Mitxelenaren poema– arintzeko balio du. Gora posmodernitatea! (Txantxetan bada ere!).

Azkenak
Nafarroako AHTko lanetan esklabotza egoerak daudela salatu du AHT Gelditu elkarteak

Nafarroan eraikitzen ari den tren lasterraren langileak esklabotza egoeran ari direla salatu du AHT Gelditu elkarteak Iruñean emandako prentsaurrekoan.


Trumpen eta fiskal demokraten arteko borrokak migratzaileen deportazioa oztopa dezake

AEBko John C. Coughenoiur epaileak onartu du Washington, Arizona, Illinois eta Oregon estatuek elkarrekin aurkeztutako helegitea, eta horren arabera atzera bota du Donal Trumpek AEBn jaiotako migratzaile ez legezkoen seme-alabak kanporatzeko dekretua.


2025-01-24 | Julene Flamarique
Genero indarkeriaren biktima den emakume baten eta haren bost alaba-semeen etxegabetzea salatu dute Burlatan

Etxebizitza Sindikatu Sozialistak azaldu duenez, gizarte-zerbitzuek ez dute bestelako aukerarik eskaini, kaltetuak eskaera bat baino gehiago egin badu ere. “Legearen, erasotzailearen eta erakundeen aurrean” emakume horrek pairatzen duen erabateko babesgabetasuna... [+]


“Nazionalismo feminista da aukera bakarra”

Màtria o barbàrie (Angle Editorial) liburua aurkeztera etorri da Júlia Ojeda irakasle eta literatur kritikaria, Donostiako Emakumeen Etxera. Liburuan parte hartu duten 30 emakume katalanek matria eraikitzea proposatzen dute feminismo nazionalista ardatz... [+]


June Egino (GKS)
"Gerren ondorioz ezarritako austeritate politikek gogor kolpatzen dituzte langileak”

‘Gerraren eta faxismoaren aurka’ lelopean manifestazioa antolatu du Gazte Koordinadora Sozialistak larunbatean Iruñean eta Bilbon.


2025-01-24 | Sustatu
TeknoTrump albisteak: Oligarkekin bat, Stargate AA ekimena, eta TikTok luzapena

Donald Trumpen agintaldia hasi da politika atzerakoiak ezartzen woke edo DEI izan daitekeen guztiaren kontra, eta baita neurri teknologikoak iragarriz. Lehen unetik, karguaren zina egin zuenetik, teknologiako erraldoien buruak lehen lerroan egotea deigarria izan zen: bereziki... [+]


2025-01-24 | Gedar
Europako gastu militarra, eztabaidaren erdigunean Davosen

 Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak arrazoia eman dio Trumpi eta esan du "Europak inbertsio militarra handitu" behar duela.


Gehiegizko hizkuntz eskakizunak ditu Donostiako HAPOa idazteko kontratazio espedienteak, arkitektoen elkargoaren ustez

Arkitektoen elkargoaren helegitea dela eta, Donostiako Udalak atzera bota du kontratazio espedientea.


Lapurtarren Biltzarra ez dute ospatuko aurten

Antolatzaileek Biltzar Nagusian harturiko erabakia da: aurten ez dute Lapurtarren Biltzarrik antolatuko Uztaritzen. Motibazio eskasa da erabakiaren oinarrian dagoen arrazoia.


2025-01-24 | Euskal Irratiak
ELB sindikatuaren zerrendaburu Julen Perez
“Laborarientzako proiektu azkar bat dugu, Euskal Herriari itzulia dena”

Datorren astean Departamenduko Laborantza Ganbarako hauteskundeak ospatuko dira Ipar Euskal Herrian. Frantzia mailako FDSEA eta CR sindikatuez gain, ELB Euskal Herriko Laborarien Batasuna aurkezten da, "euskal laborarien defentsa" bermatzeko.


Ordoñezen hilketa, “Oldartzen” eta “Alternatiba demokratikoa”-ren testuinguruan

Ostegun honetan 30 urte bete dira ETAk Gregorio Ordoñez PPko Donostiako zinegotzia hil zuela. Hainbat arrazoirengatik euskal gizartean zirrara berezia sortu zuen atentatua izan zen. PPko eta PSOEko zinegotzien aurkako atentatuen atea ireki zuen.


Lanartearen gomendioak erakunde publikoei, beka eta sari sistema duina eta etikoa helburu

Erakunde publikoen bekak eta sariak. Kritika eraikitzaile bat izeneko dokumentua plazaratu du Lanartea elkarteak. Berria-k zabaldu du laburpena, eta txostena eskuraturik, hemen duzue elkarteak erakunde publikoei egiten dien gomendio sorta.


Eguneraketa berriak daude