argia.eus
INPRIMATU
Izenak
Jon Torner Zabala @jtorner 2008ko apirilaren 16a

Ruper Ordorikak Hamar t’erdietan CD-DVDa (Elkar) plazaratu du. Mugalaris musika taldearekin Bilboko Kafe Antzokian grabatu zituen zuzeneko kantak bildu ditu oñatiarrak lan berrian.

 

John McLaughlin gitarrista ingelesa eta Arturo Sandoval tronpeta jotzaile kubatarra Getxoko 32. Jazz jaialdiak bilduko dituen musikarietako bi dira. Uztailaren 8tik 12ra bitartean egingo da jazzaldia.

 
 

Jokin Muñoz (Castejon, 1963) eta Jon Gerediaga (Bilbo, 1975) saritu ditu Espainiako Kritikarien Elkarteak. Muñozen Antzararen bidea lanak narratiba saileko Kritikaren Saria irabazi du, eta Gerediagaren Jainkoa harrapatzeko tranpak, berriz, poesia sailekoa.

 

Catherine eta Patrick Sagor senar-emazteen bildumako artelanak jarri dituzte ikusgai Miarritzeko Santa-Eukene kriptan. Arte afrikarra. Pentsakera magikotik artearen mirakuluraino erakusketa ekainaren 22a arte izango da zabalik. Jendaurrean aurrenekoz erakutsi dituzten ehun artelanetik gora ikus daitezke bertan.