argia.eus
INPRIMATU
Film labur lehiaketa jarri du abian Euskal Herriak Bere Eskola taldeak
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 02a
Euskal Herriak Bere Eskola (EHBE) taldeak Campusak biluztu film laburren lehiaketa antolatu du. Aurkeztutako lanek 10 minutuko iraupena izan behar dute gehienez. Euskaltubera igo eta loturak campusakbiluztu@hotmail.com helbidera bidali behar dira. Filmak bidaltzeko epea apirilaren 22an amaituko da, eta aurkeztutako lan guztiak EHBEren webgunean izango dira ikusgai. Lehiaketaren aurkezpen bideo bitxia ikus dezakezue jada. Informazio gehiago: www.euskaleskola.org.