argia.eus
INPRIMATU
Neska-mutikoek heriotza zer den ulertzeko kontakizuna
  • A. Durant, Debi Gliori ::Betiko

    Ttarttalo

    orrialdeak ::28

    prezioa ::15.50€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Betiko
Betiko
Alan Durantek sortu, Debi Gliorik marraztu eta Joxan Ormazabalek euskaratu du Betiko kontakizuna. Lagun baten heriotza du abiapuntu. Asko maite dugun horren betiko galerak barruan uzten digun etsipena eta mina, haren beharra nabaritzea. Baina halako batean beste lagunen batek goibelaldi hartatik atera behar dugula gogoratzen digu. Saiatuko da gu animatzen. Alferrik, hasieran. Baina poliki-poliki bada ere, lortuko du joandakoa gure bihotzean, oroimenean eta irribarrean egotea.