argia.eus
INPRIMATU
Arrastoak
2013ko maiatzaren 06a
Hitler eta Franco
Hitler eta Franco

Hitler eta Franco Hendaian bildu zirela 70 urte beteko dira hemendik bi urtera. Baina adituak ez dira aitzakia horren zain egon bien arteko harremana aztertu eta emaitzak argitaratzeko. Horrenbestez, bi liburu argitaratu berri dira gaiaren inguruan, biak ikuspuntu ezberdinetatik idatziak.

Batetik, Stanley G. Payne hispanista eta faxismoan adituak Franco y Hitler. España, Alemania, el Holocausto y la Segunda Guerra Mundial lana kaleratu du, gehienbat gai transbertsalak landuz; hala nola, juduen genozidioaren aurrean Francok zer jarrera izan zuen.

Bestetik, Hitler y Franco. Diplomacia en tiempos de guerra (1936-1945) du izenburua Xavier Moreno historialariaren lanak. Bertan, bien arteko harremana egunez egun berreraiki du, bibliografian eta artxibategietan oinarrituta, eta solasaldiak nahiz eskutitzak bilduz.