Aritz Galarraga kazetariak liburu tradizionalak vs. liburu birtualak auziari buruz idatzi du Bazka.info webgunean: "Jeff Bezos jaunak, Amazon.com liburu denda birtualaren sortzaileak, nahikoa argi du liburu tradizionala desagertuko dela: ‘egun gutxi geratzen zaizkie paperezko orriei, etorkizuna liburu digitalean dago’. Bezosen hitzak egia badira, zergatik ez du dagoeneko liburu elektronikoak liburu tradizionala ordezkatu? Erantzunaren gako nagusietakoa Bezosek berak eman zuen, goikoak esan ondorenean: ‘objektu oso sofistikatuak dira liburuak eta hain ongi betetzen dute beren helburua ezen zaila baitzen horiek gainditzea’ (...) Liburu tradizionalaren bertuteengatik bakarrik gertatu al da hori? Liburu elektronikoen herrenak ere aztertu behar dira. Esperientziak erakusten digu saldu nahi den gauza oro beharrezkoa eta ordezkaezina balitz bezala aurkeztu behar zaiola balizko erosleari, nahiz eta askotan bi tasun horiek erabat egia ez izan. Publizitateak badaki zerbait horren inguruan. Eta, egia esan, egun, beharrezkotik eta ordezkaezinetik gutxi dute merkatuan aurki daitezkeen liburu elektronikoek".
Xabier Etxaniz Erle haur eta gazte literaturaz Deian: "Oraindik ere gure gizartean jende askok uste du helduentzako nobela bat idatzi duena idazleago dela haurrentzat idatzi duena baino. Baina inori ez zaio bururatzen pediatra bat bigarren mailakoa medikua dela esatea! (...) Euskaraz literatur liburuen kritikak biltzeko esfortzu handia egiten dute Susakoek, eta datu base garrantzitsua egin dute. Hor ez dago haur eta gazte literaturarentzako (HGL) lekurik. Oraintsu Ibon Egaña eta Iratxe Retolazari eman diete beka bat komunikabideetan eginiko liburuen kritikak aztertzeko, baina ez dituzte kontuan hartuko HGLko kritikak... Nik ez dakit nola demontre esan behar zaion jendeari, baina HGLn badira helduen literaturan ez ditugun perlak!".
Amador Vega estetika irakasleak Berrian: "Quousque tandem...! liburua Oteizak ideario bat bezala aurkeztu zuen. Hark eragin egin nahi zuen bere herriaren kulturan eta bere herriaren denboran. Baina autobiografikoki irakurri behar dela iruditzen zait. Hor daude bere zauri guztiak, bere aldaketa une guztiak. Dietario bat da".
Abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzak planaren behin-behineko bertsioa onartu zuen eta gaitasun “baxu eta ertaineko” eremu ugari gaitasun “ertain eta altukoak” bezala ageri dira orain.
Inkestatuen %45,6k alarde parekide bakarra nahiago du herriarentzat eta %65ak baino gehiagok alardearen gatazka konpontzeko herritarrek gai horren inguruko hitzaldi eta tailerretan parte hartu behar dutela adierazi dute.
Bidea pausoka egiten da, eta hasiak egina dirudiela ikasi nuen aspaldi xamar. Baina jendeak esaldi hori edukiz betetzen ere ikasi nahi du. Bakarrik ezer gutxi lor genezake, hasi orduko etsi, akaso. Sekulako jendetza biltzeak ere antolaketa zaildu eta ikusi beharrekoa gandutu... [+]
Ez zuen egoki jokatu, neurriak hartu behar ziren, bestela, ez dugu ikasten. Itxuraz, ez zen ohartzen egindakoaren inpaktuaz, normal jarraitzen zuen, batzuetan, ingurukoek baino itxura zoriontsuagoz. Gainera, altuegi hitz egiten du, hori ez zaio inori gustatzen. Darabiltzan... [+]
Hezkuntza Sailak ez ei du ulertzen publikoko langileak zergatik joan garen grebara. LAB sindikatuari galdetzea dauka. Sindikatu horrek akordioa sinatu zuen sailarekin, 2023ko apirilean. Urte bi geroago grebara deitu dute haiek ere, aurrekoetan ez bezala, Hezkuntza Sailak... [+]
Aurretik bistaz ezagutzen banuen ere, musikaren munduak hurbildu gaitu Julen Goldarazena eta biok. Segituan ezagutu nuen Flako Chill Mafiak erakusten zuen irudi horretatik harago eta horrek baldintzatu dizkit, hein handi batean, proiektuarekiko harremana eta iritzia. Lauzpabost... [+]
Haur Hezkuntzatik hasi eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza amaieraraino, ikastetxeetan mugikorra debekatzea du helburu Kataluniako Generalitateko Hezkuntza kontseilariak. 6 urtera arteko haurren ikasgeletan material teknologikorik ez egotea eta eskolen digitalizazioa aztertzea... [+]
Erretiratu berri den lankide-ohi baten omenez, Historiako irakaslea. Bejondeizula!
Hezkuntza-legeek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den ikasleengan pentsamendu kritikoa sustatzea. Baina irakasle-klaustroak, garai batean ideien eztabaidarako eta proposamenak... [+]
Mendebaldeko herrialdeetako demokrazia liberalak demokrazia minimalista baten itxura gero eta handiagoa du. Definizioaren muina litzateke hauteskunde bidezko gobernu aldaketak errespetatzen direla. Horren aldaera autoritarioari Levitsky eta Way politologoek autoritarismo... [+]
Langabeen artean, 2.302 pertsona gehiago erregistratu dituzte urtarrilean Hego Euskal Herrian, eta horietatik 2.173 emakumeak dira, Espainiako Lan Ministerioak emandako datuen arabera.
Palacio de Arozteguia promotorearen enkarguz, legez kanpo ekin zioten 2021ean Baztango Lekarozko lurretan ehunka haritz ebakitzeari. Herritarrek gelditzea lortu zuten, gorputza makinen aurrean jarrita eta lur horietan egunak eta gauak emanda. Ilegalki jardun zuen enpresak ez du... [+]
Zutabe hau idazten nengoela, gaia aldatu behar izan dut, nire arreta osoa harrapatu dutelako Trumpen muga-zergek. Azalpen gutxi beharko duzue, leku guztietan da berria, Txinako produktuei %10eko zerga eta Kanadako eta Mexikoko produktuei %25eko muga-zergak jarri dizkie. Trumpek... [+]
Euskadi irratian baineraren ordez dutxa jartzeko iragarkiak etxeko komunean obrak ya hastera animatzen duen kuña hori. Obra erraza, inbestitze txikia eta aldaketa handia iragartzen da. Komunetako sanitarioen joerak aldatu dira eta ahoz aho zabaldu da zeinen eroso eta... [+]