Hemen bai, kresala!

  • Turruna, kalatxoriak, euskara... entzuten dira Ondarroan. Kresala eta arraina usaintzen dira bertara heltzerakoan. Herri arrantzaleen xarma du Bizkaiko kostaldeko azken herriak, eta kontatzeko, ikusteko eta entzuteko, gauza pila.
Ondarroa
OndarroaAmaia Ugalde
Turruna entzutean, lehorrekoa denak ez du ulertuko zer pasatzen den, baina arrantzale herrian badakite barkua portura sartu dela, eta arraina deskargatzen hasiko direla laster. Turrun edo sirena hots bat bada, atunarekin datoz arrantzaleak. Bitan jotzen badute, txitxarroa edo berdela dator, eta hiru turrun hotsekin, antxoa sartuko da. Gehiago joz gero, sua edo ezbeharren bat gertatu da. Bi entzun, eta portura hurbildu gara. Berdela deskargatzen ari dira; ugari harrapatu dute gaurkoan. Ondarroan gaude, Gipuzkoarekin mugan dagoen Bizkaiko arrantzale herrian.

Erdi Aroko herrien lilura du Ondarroak. Alde zaharreko kale aldapatsu estuek eta balkoi koloretsuek herri arrantzalearen xarma ematen diote. Hiru kale ditu alde zaharrak: Kale Handia, Txomin Agirre Kalea edo Goiko kalea –bertan jaio zen Txomin Agirre idazlea– eta Ipar kalea. Ondarroako historian sute asko egon bada ere, alde zaharreko egitura mantentzen da hiru kaleotan. Eraikin zaharrenen artean, Likona eta Etxe Handia dorre ikusgarriak daude.

Herriko eraikin kuriosoena eliza da. Haitz baten gainean eraiki zuten Andra Mari eliza eta gotiko berantiar estilokoa da. Apaingarri asko ditu, eta bitxienak “kortxeleko mamuak” dira. Elizaren kortxelean, goiko aldean, eskultura batzuk daude. Erdi Aroko pertsonaiak irudikatzen dituzte: zalduna, soldadua, inudea, erregina... Herri ipuinak dioenez, Leokadi izeneko neskatxa, garai bateko sinesmenei kasu egin barik, eliza inguratzen duen pasealekuari (korretari) hiru bira ematen saiatu zen. Azken bira eman aurretik, baina, harri bihurtu zen. Orain, kortxeleko mamuen artean ei dago. Diotenez, umeek okerkeriaren bat eginez gero, mamuek hartu eta harri bihur ditzakete.

Leokadi gajoa harri bihurtu zen korretaren zati baten azpian pilotalekua dago. Korreta leku ona da herriko bistez gozatzeko, eta baita pilota partiduak ikusteko ere. Partiduak bertatik ikusten dituztenek, baina, beti kexan ibiltzearen fama dute. “Korretako pelotaxak” dira herritarrentzat, eta egun kexati bat izanez gero, ez harritu, bertakoren batek “ez zatxez korretako pelotaxa izan” esaten badizu. Frontoia bitxia da. Duela urte batzuk, zenbakiak barik, izen bereziak jarri zituzten paretako marketan: lehenengoa
Patala da, eta azkena, Santoña Ameriketa, urrunegi joandako pilotarentzat.

Pasealeku ederren herria

Erdigunetik irten, eta Arrigorri hondartzara joan gaitezke pasioan. Horretarako, Artibai ibaia pasa behar da. “Plaiko Zubixe” izan da tradizioz hondartzarako zubia. Burdinazkoa da eta erditik zabaltzen da barkuak pasatzeko. 1970 inguruan etxolatxoa zeukan, eta hondartzara joan nahi zuenak ordaindu egin behar izaten zuen. Halako batean, etxola sutan agertu zen, herriko norbaitek erreta. Koplak eta guzti atera zituzten gertaeraren inguruan.

Itsas Aurre zubia, Santiago Calatravarena, herrian kontraste handiena egiten duen eraikina da. Zaharragoa da, izenak berak dioenez, Zubi Zaharra. XIV. mendetik zegoen zubi bat leku horretan, zurezkoa. Oraingoa, harrizkoa, XVIII. mendekoa da, erromaniko estilokoa. Pasa den mendean eraberritu zuten, uholdeek ia guztiz suntsitzean. Alboan Kofradia Zaharra dauka, ikusgarria.

Arrigorritik aurrera jarraituta, Mutrikuko Saturraran hondartzarako bidea dago. Itsasoaz gozatzeko pasealeku polita da. Herriko hiru nasak ere bai. Herria ikusteko leku egokienetako bat Antiguako Ama da. Goiko kalean gora eginda helduko gara, eta handik, Saturrarango haitzak, hondartzak eta kostaldearen zati handi bat ikusten da. Duda barik, kresaldun jendearen herria da Ondarroa.

Azkenak
2024-12-21 | Iñaki Lasa Nuin
Pagadiak

Barkatu hariztiak, artadiak, zumardiak, lertxundiak, lizardiak, haltzadiak, gaztainadiak, urkidiak, gorostidiak, sagastiak, pinudiak eta zuhaitzen elkarte guztiak, baina, gaur, pagadiak du hitzordua negu-mugako ospakizunak direla eta.

Errazagoa egiten zait negu-mugako... [+]


Elkar mugituz?

Badator Euskaraldia, berriz ere. Urte berriko udaberrian izango da oraingoan, antza. Dagoeneko aurkeztu dute eta, egia esanda, harritu egin nau; ez Euskaraldiak berak, ezpada beraren leloak: Elkar mugituz egingo dugu.

Irakurri edo entzun dudan lehenengoan, burura etorri zait... [+]


Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

 Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.


Israelek hildako 17.000 haur palestinarren izenak irakurriko dituzte Iruñean 30 orduz jarraian

Ekimena abenduaren 28an egingo da Iruñeko Baluarte plazan. Goizeko 11:00etan ipuin irakurketa antolatu du Yalak La diverxa Cris ipuin kontalariarekin eta, ondoren, 12:00etatik aurrera, BDZ (Boikota, Desinbertsioa eta Zigorra) ekimenak antolatuta egingo da irakurketa.


2024-12-20 | Nekane Txapartegi
Izartxoak *, arriskutsuak patriarkatuarentzat

Sistema kolonial kapitalista heteropatriarkala auzitan jartzen eta borrokatzen denean, gupidarik gabe erasotzen du bueltan. Eskura dituen tresna guztiak erabiliz, instituzioak, medioak, justizia, hizkuntza, kultura, indarkeria... boterea berrindartzeko, sendotzeko eta... [+]


Siriako Arabiar Errepublikaren amaiera

Siriako Arabiar Errepublikaren amaierak harridura handia sortu du, gertatu den moduagatik: azkar eta ia erresistentziarik gabe. Halere, ez da hain arraroa herrialdea suntsituta, pobretuta eta zatitua zegoela kontutan hartzen badugu. Aspalditik siriar gehienen ardura ez zen nor... [+]


2024-12-20 | Sonia González
DSBEren ‘humilladeroa’

Betidanik begitandu zait esanguratsuagoa han-hemenka topa daitezkeen guruztokiei gazteleraz esaten zaien modua: humilladero. Ez al da guruztoki edo santutxo izen nahiko light, zuri edo haragoko konnotaziorik gabekoa? Azken batez, bertatik pasatzen zen oro umiliatu behar zen... [+]


2024-12-20 | Hiruki Larroxa
Irribarre egin, murtxikatu eta isildu

Askok, Gabonetan, ilusioa baino alferkeria handiagoa sentitzen dugu familia-otordu eta -topaketetan pentsatzean. Baina aurreratzen dizuegu ez dela otordua bera kolektiboki deseroso sentiarazten gaituena, familia tradizionala definitzen duen normatibitatea baizik. Are gehiago,... [+]


Globo morean

Ztandap
Nork: Mirari Martiarenak eta Idoia Torrealdaik.
Noiz: abenduaren 6an.
Non: Durangoko San Agustin kultur gunean.

------------------------------------------------------

Laugarren pareta hautsi eta zuzenean, zutik eta beldurrik gabe interpelatzen du publikoa stand... [+]


Kongo eta kobaltoa
Zertarako gaude prest konektatuta jarraitzeko?

Balio digu ilunabarrarekin azken erretratu hori ateratzeko. Edo istant batean ordaintzeko barrako zerbitzariari eskatu berri diogun marianitoa. Eta ze arraio, Levi’sak imitatu nahi dituzten praken atzealdeko poltsikoan ezin hobeto datoz. Horretarako ere balio du... [+]


2024-12-20 | Xalba Ramirez
Xabier Badiolaren gitarra: zaharra zena, berri

Xabier Badiola
Xabier Badiola
Gaztelupeko Hotsak, 2023

-------------------------------------------------

Ea, ba. “Gaur egungo musika” musika deitzen zaio erritmo kutxa elektroniko bat duen edozeri, eta, klaro, horrela ezin da. Lerro hauetan saiatu izan gara... [+]


Eguneraketa berriak daude