Andoni EgañaMaddi Soroa
II
Halako bodegako
ekoizpen arrobaz
kopeta harroaz
mintzatu ba zu ere
denbora mordoaz.
Halako mahats-saileko
halako orpoaz
datu ta iritziak
parrastaka doaz
lehen ardoa mintzo zen
orain geu ardoaz.
III
Sailkapena iristen
zen lehen gehienera
eskailerapera
orain ez da nahikoa,
maila hori ke ba!
“Hura crianza zen ta
beste hau reserva,
halako urtea ta
halako bodega...”
ardoaz ez dakien
inor ba ote da.
IV
Kopa hartutakoan
–ez nolanahi noski,
gehienera hatz bi–
palastaka txikiak
eragin zehazki.
Sudur-mintzak hurbildu
gehiegi ez, aski...
begiak gorantz bildu
itzazu amesti...
Baina ez gero edan!
ezpainak doi busti.
V
“Chardonais alea da
ale berezia,
piña, gerezia...
fruituen zaporea
dauka itsatsia.
Retrogustoa ere
gardena, bizia...”
Lehen edaten genuen
gozo nahiz gazia
atzeraka ematen
ez zuen guzia.
VI
Mahai berean hainbeste
jakitun, aditu,
direnez aritu
akaso ez zara hain
eroso aurkitu.
Zerbait egin behar ta
tragoak sarritu
besteak mintzo ahala
zerorri horditu...
“ardo zoragarriak”
bi esanahi ditu.