argia.eus
INPRIMATU
Zuhaitz genealogikoa ezagutzeko
  • Juan Carlos Mora ::Manual de genealogía e historia de la familia en Euskal Herria

    Ttarttalo

    orrialdeak ::124

    prezioa ::12€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05
Zuhaitz genealogikoa
Zuhaitz genealogikoa
Juan Carlos Morak Ttarttalo argitaletxearen bidez plazaratu du Manual de genealogía e historia de la familia en Euskal Herria liburua. Lana oso lagungarria izango zaio bere zuhaitz genealogikoa egiteko asmoa duen edonori. Horretarako eman behar diren urratsak azaltzeaz gainera, norberaren leinua, abizena eta genetika ezagutzeko nora jo behar den eta egin daitezkeen arbola genealogiko moten xehetasunak azaldu ditu liburuan. Euskal Herria bere osotasunean kontutan hartuta idatzitako lan honek, genealogia ez ezik, familiaren ikerketa du ardatz –arbasoek izandako etxeak, lurrak, abereak eta bestelako ondasunak; eduki zitzaketen izen bereziak, gizarte harremanak, ohiturak, ohorea...–, hau da, sendiek beren erkidegoan zuten bizimodua adierazten duen informazioa biltzeko era.