Kantu sotilak neguaren ertzerako

  • 56 gela dituen etxeak handia behar du izan, zabala, jauregi bat. Jauregiak atea eta ateak aretoa atzean. Han aurkitu ditugu Karelean taldeko kideak instrumentuak afinatzen. Gaztelupeko Hotsak zigiluaren eskutik argitaratu berri dute 56. gelatik lehenengo diskoa. Azpeitiko Lobo estudioko sukaldean joan den azaroan ondutako kantuek joera ugariren oihartzunak dituzte, pop finetik hasi eta jazz dotoreraino, elektronikari eta rockari ateak itxi gabe. Bost musikari hauei gelako atea parez pare zabaltzea gustatzen baitzaie, doinuak urrutira entzun daitezen.
Olatz Prat
Olatz Prat, Karelean taldeko abeslariaKarlos Corbella
Neguko arratsaldea, Azpeitiko (Gipuzkoa) gaztetxea. Uztarria kultur koordinakundearen 10. urteurrena ospatzeko jaialdia antolatu dute. Karelean taldeko kideak soinua probatzen ari dira. Badirudi mikrofono bat mutu geratu dela, soinu teknikaria aurrera eta atzera dabil. Ez du arratsalde samurra izango Zestoa eta Azpeitiako boskoteak ere, ekipoa prest utzi ondoren ia ordubetez luzatuko den galdeketa jasan beharko baitute gaztetxearen ondoan dagoen Laratz kafetegian. Hamar kantu ditu taldearen aurreneko diskoak, horietako hiru ingelesez. Horren zergatia jakin nahian luzatu diegu lehen galdera.

Natural atera al zaizue?


Olatz Prat: Diskoko hiru kantuk Patxi Zabaleta, Xabi Borda eta Xabier Leteren hitzak dituzte; besteak nik egin ditut. Musikaren aldetik limiterik jarri ez dugun bezala, hizkuntzarekin ere ez genuen mugarik nahi. Sortzerakoan euskara irteten zait musikak esaten didanaren arabera, baina batzuetan nota batzuk ateratzen dituzu eta ingelesezko hitzak etortzen zaizkizu burura.
Joseba Illarramendi: Geure artean ez dugu hitz egiten horretaz, Olatz hasten den hizkuntzan lagatzen dugu.
O. Prat: Ideia bat ematen dit musikak eta pentsatzen dut, “nola espresa dezaket hori hobeto, euskaraz edo ingelesez?”. Batzuetan bat, besteetan bestea aukeratu dut. Frantsesarekin ere ibili ginen tentatuta.

Kantu batzuk diskotik kanpora geratu zaizkizue?


Raul Olaizola: Bai, lau urte dira elkartu ginenetik eta kantu pila joan da bidean gelditzen. Momentu bat heldu da eta esan dugu “hauei heldu eta landu egingo ditugu”.
Biti Tena: Kontua ez da izan abesti konpleto bat egin eta azkeneko momentuan baztertu dugula; kanpoan geratu direnak ez ditugu borobildu.
J. Illarramendi: Badaude batzuk zuzenean jotzen ibili eta sartu ez direnak, beti dago aukera beranduago berreskuratzeko.
Soinuaren erabilera deigarria da. Berezko presentzia du, folkloretik urrundu duzue.
B. Tena: Diskoko kantuek ezaugarri komun bat baldin badute, hori soinua dela uste dut. Beste taldeetatik desberdintzen gaitu.
J. Illarramendi: Eskusoinua beste instrumentu bat da, gitarra bezala, kontua da ez gaudela ohituta estilo honetan entzuten, eta trataera hau ematen. Edozein instrumenturekin era askotako moldaketak egitea dago, baina hemen ohituta gaude instrumentu hori lotzera musika estilo batekin. Horrek ez dauka zertan horrela izan.


Pop-rock taldeetan ez da ohiko instrumentua.


O. Prat: Beharbada teklatua lehenago erabiliko da…
J. Illarramendi: …edo pianoa, muga hori gaindituta daukate eta horregatik ez dira erlazionatzen pianoaren jatorrizko musikarekin. Baina Euskal Herrian soinu txiki diatonikoak “triki” izena hartu du, hankasartze izugarria: ez da “triki”-a, eskusoinu diatonikoa da, eta zuk horrekin nahi duzuna egin dezakezu.
R. Olaizola: Beste talde batzuetan soinua hor dago, eta gainontzeko instrumentuak joaten dira harengana. Gure kasuan juxtu kontrakoa da, taldea dago eta soinua etortzen da gugana.
J. Illarramendi: Taldea soinuan oinarritzen denean, egia da folk ukituko moldaketak egiteko joera dagoela, eta taldeak estilo horretara hurbiltzen dira. Gure kasuan soinua tratatu dugu biolin bat, piano bat, gitarra bat edo dena delakoa bezala.


Moldaketetan asko zaindu dituzue detaileak.


Aitor Korta:
Grabatzen ari zarenean ideiak etortzen zaizkizu eta denbora piloa eduki dugunez, lantzeko lasaitasuna izan dugu.
J. Illarramendi: Denborak asko eragin du, eta noski, ideiak ere eduki egin behar dituzu.
R. Olaizola: “Kortxo”-k [Aitor Korta] badaki kantuei indarra non eman eta gu saiatu gara berari kasu egiten.
B. Tena: Gainera, lagun arteko gauza izan denez eta patxadaz ibili garenez, konfiantza guztia eduki dugu gauza batzuei denbora dedikatzeko, grabatzeko argi gorria piztu gabe. Askotan etxetik urruti ezagutzen ez duzun jendearekin, gehiago mugatzen duzu zeure burua.
O. Prat: Orduka pagatu behar baduzu, desberdina da.
J. Illarramendi: Dinamika diferentea da: estudio batera joanda ere ondo aritu zaitezke, baina ordukako tarifa baldin badaukazu, zeure buruari presioa sartzen diozu. Guk zortea eduki dugu, lasai eta lagun artean aritzeko aukera izan dugulako.
R. Olaizola: Inprobisatzeko aukera ere izan dugu gainera.
O. Prat: Estudioan bertan itxi dira kantu asko, irekita eraman eta azken ukitua eman diegu.


56. gelatik kantuak zortzi minutu irauten du. Gustura ari zineten eta ez zenuten gelditu nahi?


J. Illarramendi: Eta estudioan tentazioa eduki genuen oraindik eta gauza luzeagoa egiteko… Hurrengo baterako igual! [barre egin dute].


Kantu fetitxea al duzue hori? Diskoari izena eman dio.


A. Korta:
Maketan ere grabatu genuen. Diskoan bi partetan bezala dago, baina maketan erdia zegoen. Berez horrela zen kantua, gero kontzertuetan hasi ginen inprobisatzen, gustatu egin zitzaigun eta moldatzen hasi ginen.
R. Olaizola: Hasierako ideia mozten joatea zen. Bateria adibidez, pila bat luzatu genuen eta pentsatu genuen grabatzerakoan laburtu egingo genuela. Gero ikusi genuen gustura geundela emaitzarekin eta horrela utzi dugu.
J. Illarramendi: Hotzikara kantuarekin ere berdina pasa zaigu.

Karelean kantuak ematen dio izena taldeari, zergatik?


O. Prat: Gure kantuen artean aurrenekoetakoa izan zen eta kontzertuak jotzen hasi ginenenean izen bat jarri behar genionez, hori hautatu genuen.
R. Olaizola: Hamabost bertsiotan-edo egin dugu. Azkenean diskoan joan dena aukeratu dugu.
J. Illarramendi: Bertsio elektronikoa da, sorreran ere hala zen.
R. Olaizola: Ez dakit hemendik aurrera joko dugun, baina zuzenerako beste moldaketa bat ere badauka.


Grises Sueños taldearekin lankidetzan egin duzue bertsio elektroniko hori. Zer moduzko giroa dago Urolako taldeen artean?


J. Illarramendi: Beno, Raul Grises Sueñoseko partaidea da… Oso gaizki eramaten gara [barre egin dute].
B. Tena: Inguruko taldeekin beti dago harremana eta Zestoan beti egon da musika zaletasuna. Horrelako herri txikia izateko musikan nahiko nabarmenak izan gara.
J. Illarramendi: Gero bakoitza bere lokalean egoten gara, baina Grises Sueñosekin hartu-emana lagun artekoa da.
R. Olaizola: Kontuan hartu behar da 2.000 pertsona bizi garela Zestoan.
J. Illarramendi: Baina taldeen arteko lotura handiagoa izan dadin denbora da gakoa. Guk bostok entseatzeko denborarik ez daukagu ia, eta besteekin harremana mantentzea zaila da.
O. Prat: Beno, horrelako gauzetarako elkartzen gara.

Euskadi Gaztearen maketa lehiaketa irabazi zenuten 2006an. Jendearengana iristeko horrelako lehiaketak beharrezkoak al dira?


O. Prat: Bultzada handia ematen diote horrelakoek talde bati: irratietan aditzea, komunikabideetan irtetea…
A. Korta: Guri ere eragin digu, gehiago bildu gara, segitzeko indarra eman digu.
B. Tena: Gure artean proiektu honek pisu gehiago hartu du, lan egiteko gogo gehiago eman digu horrelako saria irabazteak. Eta kanpora begira noski, aurkezpen hori edukitzeak lagundu egiten du.
A. Korta: Diskoa grabatzeko ondo etorri zaigu adibidez, Karelean entzunda jendeari ezaguna egiten zaiolako. Bere propaganda txikia izan du taldeak. Errazagoa izan daiteke diskoetxe bat zurekin bustitzea.

Diskoetxea aipatu duzue, baina azkenaldian geroz eta gehiago dira autoprodukziora jotzen duten taldeak. Nola ikusten duzue hori?


J. Illarramendi: Oso ondo, baina guri pixka bat zaila egiten zaigu. Azkenerako lana da, eta gure kasuan ez dut erraz ikusten hori guztia aurrera ateratzea. Gauza askotan diskoetxeak babestu egiten zaitu eta erraztu egiten dizkizu zenbait gauza, bestela geuk egin beharko genituzkeenak.
O. Prat: Eta zortea eduki dugu, Gaztelupeko Hotsaki proposamena egin eta onartu egin zigutelako.
J. Illarramendi: Horri esker erraza izan da diskoa ateratzea.

Azkenak
2024-10-04 | ARGIA
Hego Euskal Herriko umeen %8,3ak ikusmena zaintzeko zailtasunak ditu

EAEko haurren %6,4ak eta Nafarroakoen %10,2ak ikusmen pobrezia du. Visión y Vida elkarte espaniarrak egin du estatuko azterketa. Txostenaren arabera, ikusteko arazoak dituzten haurren eragozpen larriena da ez duela minik egiten, eta familiek, baliabide ekonomikorik ez... [+]


Gazako genozidioak urtebete: gertaera nagusiak

Urtea bete da Hamasen urriaren 7ko erasoak gertatu zirenetik. Ordutik, Israelek Gaza suntsitu du eta guda inguruko herrialdeetara zabaltzen ari da pixkana. Urtebete honetako gertaera nagusiei errepasoa emango diegu kronologia honetan.


2024-10-04 | ARGIA
Guardia Zibila omenduta, biktima batzuk berriz biktimizatzen direla salatu du Memoria Osoak

Memoria osoa ekimenak salatu du biolentziaren biktima izan direnen arteko desberdintasunak bultzatzen ari direla hainbat instituzio, eta norabide hori zuzentzeko deia egin du. Ekimenak estatuen biolentziaren hamabost biktima elkarte biltzen ditu. Urriaren 12an Guardia Zibilak... [+]


2024-10-04 | Gedar
Gasteizko udaltzainek ere taser pistolak izango dituzte

Bi T10 pistola elektriko erosiko ditu udalak, baina beste sei erostea eskatu dute poliziek. Arma zurien erabileraren ustezko gorakada hartu dute aitzakiatzat, erabilera justifikatzeko. Gero eta udaltzaingo gehiagotan ari dira taser pistolak eskuratzen; Ertzaintzaren BIZKOR... [+]


Bizitza luzea Entzia Bonelli arrano gazteari

Arabako Mendiak Aske elkarteak zorionak eta eskerrak eman nahi dizkio Arabako Foru Aldundiko Natura Ingurunearen Zerbitzuari, Bonelli arranoa gure lurraldean berriro sartzeko Aquila a-Life proiektuarekin lortutako arrakasta dela eta.
Guztiz kontziente gara proiektu honek... [+]


2024-10-04 | Irutxuloko Hitza
Donostiako Udalak gaikako bilketa betetzen ez duela salatu du Eguzkik

Donostiako Udalak iragan osteguneko udalbatzarrean iragarri zuen moduan, zaborren tasa % 26,5 igoko du, 2025eko urtarriletik aurrera, Hondakinen 7/2022 Legeak horretara behartzen duela argudiatuta. Eguzkik, ordea, salatu du legea kostuei begira aplikatzen duela soilik, eta... [+]


Garbitzaile batek gurpil-aulkian ekin behar izan dio lanari Iruñeko Mendigoiti ikastetxean

Maria Elena Escudero 56 urteko emakumea azkenean Mendigoiti ikastetxeko bere garbitzaile lanera itzuli behar izan da ostegun honetan, Iruñeko Mendillorri auzoan. Asteazkenean ez joateko esan zioten Zaintzen enpresakoek eta ostegunean berriro baietz, aurkezteko lantokian.


Haurrekin alzheimerraz mintzatzeko gakoak

Alzheimerraren inguruan haurrekin naturaltasunez hitz egitea du helburu ‘Arrain bat bezala’ antzezlanak. “Zenbat eta lehenago landu orduan eta gutxiago estigmatizatzen da”, nabarmendu du Ana Maestrojuán zuzendariak.


Wikipediaren hizkuntza gutxituen biltzar batean bizitakoak

Lanopor egun batzuk izan nituen joan den astean. Oporrak ziren, baina ordu batzuk dedikatzen dizkiodan afizio bati emanak izan ziren, biltzar batean inbertituak: hotelean lo eta hotel bereko areto batean jardunaldiak goiz eta arratsaldez. Ordu gutxi batzuk geratzen ziren hiria... [+]


Lapurdi zeharkatzekoa duen AHT proiektuaren aurka mobilizatzeko deia luzatu dute

Lapurdi zeharkatuko lukeen AHT egitasmoa aitzina doala salatu du ingurumenaren alde dabiltzan elkarteen artean osaturiko CADE kolektiboak. Urriaren 12 eta 13rako jarri du hitzordua, Gironda eskualdean Lurraren Altxamenduak sareak antolaturiko protestari sostengua erakutsiz.


Uri Tzafon mugimendua: Jainkoaren izenean, Libano kolonizatzera

Uri Tzafon 2023ko martxoan sortu zen, ehunka batzuk kide dira, baina milaka jarraitzaile ditu jada eta tinko jarraitzen du bere ideia nagusia saltzen: Libanoko Litani ibaitik hegoalderako lurraldea Galilearen iparraldea da, beraz, "koloniza dezagun".


2024-10-03 | Leire Ibar
UGTk Euskotreneko hizkuntza eskakizunen aurka jarritako eskaera atzera bota du EAEko Justizia Auzitegiak

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak atzera bota du UGT sindikatuak Euskotreneko egonkortze prozesuko euskara eskakizunen aurka egindako eskaera. UGT sindikatuak horren aurka eskaria egin zuen eta epaileak azpimarratu du eskakizunak UGTk berak sinatutako lan-hitzarmenean onetsita... [+]


Eguneraketa berriak daude