Izenak

Jose Ignacio Telletxea (Donostia, 1928) historialaria hilaren 8an hil zen minbizi baten ondorioz. Telletxea Venezuelako eta Mexikoko Historia Akademietako kide zen, baita Euskaltzaindiko ohorezko kide ere. 2002an Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria jaso zuen bere lan guztiaren aitorpen eta ordain gisa.

 

Tanttaka konpainiaren Emakumeak izarapean obrak irabazi du Donostia Antzerki Saria. Saria hilaren 27an –Antzerkiaren Nazioarteko Egunean– jasoko du Tanttakak, eta obra irabazlea eskainiko du Victoria Eugenia antzokian. 10.000 euroko saria jasoko du taldeak; 8.000 euro egun horretan eta beste 2.000 aurrerago, baldin eta 2010. urtea amaitu aurretik Donostian euskarazko antzezlan berria eskaintzen badu.

 
 

Menchu Gal (Irun, 1918) margolaria joan den asteazkenean hil zen bere jaioterrian 90 urte zituela. Margolari ezagunak bere ibilbidean zehar sari ugari jaso zituen: Pinturako Espainiako Sari Nazionala 1960an, Gipuzkoako Urrezko Domina 2005ean eta Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria 2007an. Bestalde, Irungo Udala Gali eskainitako museo bat eraikitzea aztertzen ari da, eta helburu horri lotuta iaz margolariaren 37 obra erosi zituen 766.000 euro ordainduta.

 

Koldo Izagirrek Charles de Coster idazlearen (Munich, 1827-Ixelles. 1879) Ulenspiegelen elezaharra liburua plazaratu du euskaraz, Elkar eta Alberdania argitaletxeekin. Thyl Ulenspiegel pertsonaia pikaroaren bizipenak ditu ardatz nobelak, eta istorioa Espainia okupatzailearen hatzaparretatik liberatu nahi duen XVI. mendeko Flandrian kokatu zuen Charles De Costerrek.

 
 

Etsaiak taldeak Apurtu arte izeneko diskoa plazaratu du. Lekeitiarrek iazko abenduan grabatu zuten lan berria Amorotoko Musikorta estudioan. Hilaren 21ean Lezoko (Gipuzkoa) Topagunean eskainiko du kontzertua Etsaiak-ek, 28an Zorrotzako Gaztetxean (Bilbo, Bizkaia), apirilaren 5ean Añorgan (Gipuzkoa) eta 26an Leitzan (Nafarroa).

 

ASTEKARIA
2008ko martxoaren 23a
Azoka
Azkenak
2025-04-07 | ARGIA
Aita Mari ontziak 108 erreskatatuak gertuagoko portu batera eramatea ez utzi izana deitoratu du

108 pertsona erreskatatu dituzte asteburuan Mediterraneoan. Italiako Gobernuak ez die utzi gertuko portu batean lehorreratzen eta Salernora bideratu dute Aita Mari ontzia. Litekeena da Europako Batasunak migrazio politikaren araudia gogortu aurreko azken misioa izatea. Aita Mari... [+]


Loren Arkotxa ondarroarra zendu da, Ondarroako alkate ohia eta Udalbiltzako lehen presidente izandakoa

1999an sortu zuten Udalbiltzaren sortzaileetako bat izan zen, eta erakundeko lehen presidente izendatu zuten urte berean. Ondarroako alkate izan zen hiru agintalditan, eta hango udalak eman du albistearen berri.


Mikel Oterori erantzuna

Badira bi aste beste behin makroproiektuei kaleetan oposizio argi bat erakutsi geniela. Milaka eta milaka pertsona atera ginen kalera dinamika suntsitzaile honek amaitu behar duela aldarrikatzera. Bada, dirudienez horrek ez du lurraren suntsiketaren aldeko politikarietan inolako... [+]


Ekainean 20. urteurrena ospatuko du preso politikoen elkartasunezko Hendaiako futbol 7 txapelketak

Hogeigarren edizioa ekainaren 14an egingo da eta futbol partida, bazkari eta kontzertuz josia egongo da. 20 urtez presoekin elkartasunez lelopean ospatuko dute eguna, eta ekintza "bereziak" iragarri dituzte.


Asiako eta Europako burtsek galera historikoak jasan dituzte, Trumpen gerra komertziala tarteko

Asian Hong Kong izan da galerarik handienak jasan dituena: %13,2 galdu du, 1997tik pairatu duen kolperik handiena. Europan, berriz, %6 eta %10 arteko galerekin abiatu dute astelehena burtsa nagusiek. Trumpek hartutako neurriak salatzeko mobilizazioak egin dituzte Europako eta... [+]


2025-04-07 | ARGIA
Euskararentzat justizia eskatu dute ehunka euskaltzalek Baionan

EHEk deituta, Baionan manifestazioa egin dute apirilaren 6an. Euskararentzat eta euskaldunentzat justizia eskatu dute, eta Euskararen Errepublika aldarrikatu. Hilaren 11n EHEko bi kide epaituko dituzte Baionako auzitegian desobedientzia ekintza bat egin izanagatik.


Milaka lagun, etxebizitzaren negozioaren aurka Donostian

Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak deitua, milaka lagun batu dira gaur eguerdian Donostian, “etxebizitzaren negozioaren aurka” eta “etxebizitzarako eskubide unibertsalaren alde”.


2025-04-07 | Ahotsa.info
Hego Euskal Herriko langile eta pentsiodunak kalera atera dira bizi baldintza duinak bermatuko dituzten gutxieneko soldata eta pentsioak eskatzeko

Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak deitutako eta ELA, LAB, ESK, CGT, CNT, STEILAS, ETXALDE eta HIRU sindikatuek babestutako manifestazioak Bilbon, Gasteizen, Donostian eta Iruñean izan dira. Bertan, Euskadiko eta Nafarroako gobernuei eskatu diete zerga eta aurrekontu... [+]


Gasteizko Korda espazio okupatua desalojo arriskuan dagoela salatu dute

Dozenaka auzokidek babesa agertu diote proiektuari igandean. Alde Zaharreko lokala udalaren jabetza da, eta hiru urte dira hainbat eragilek elkarlanean okupatu zutela.


“Aurrez aurre egin zidan tiro, barrabiletan apuntatuta, 30 metro baino gutxiagora”

Bilboko Etxarri II gaztetxearen hustuketan gertatutakoaz hitz egin du Ertzaintzaren jaurtigai baten ondorioz barrabila galdu duen 33 urteko bizilagun batek. Beste zenbait bizilagunekin zegoen han, gaztetxeko kideen elkartasunean, "modu baketsuan".


Epailearen aurrean deklaratu du Amaia Zabartek, Ertzaintzak zauritu zuen Realeko zaletua

"Amorru handiko eguna" dela adierazi du Zabarteren bikote Noboak, emazteak epailearen aurrean deklaratu berritan. 2024ko martxoan jokatu zen Realaren partidu baten atarian zauritu zen foam jaurtigai batekin, eta Donostiako ospitaleko Zaintza Intentsiboko Unitatean... [+]


Haurrak gara behelaino artean

Ardatzean haur filosofia izango duen Galdera Basatiak podcastak, ez alferrik, haur filosofia tailerretan barneratzeko asmoa du. Horixe hitzeman digu Iñigo Martinezek lehen atal honetan. Podcastaren zimenduak ezarri dizkigu, markoa marraztu, eta, batik bat, haurtzaroaz... [+]


Langileek epaiketari uko eginda, Guardian enpresak xake mate egin du Laudion, urte luzez jokaldia prestatu eta gero

Guardian Llodio fabrikako behargin gehienek epaitegira jotzeko bidea bertan behera utzi ondoren, multinazionalak lortu du nahi zuena: enpresa errentagarri bat ixtea erabateko inpunitatearekin. Ez da egun batetik bestera sortutako estrategia, eta bide luzea izan arren, erabat... [+]


Eguneraketa berriak daude