argia.eus
INPRIMATU
1995ean baino euskarazko 200 liburu gutxiago argitaratu ziren iaz
Jon Torner Zabala @jtorner 2013ko maiatzaren 02a
Joan Mari Torrealdai
Joan Mari Torrealdai
Joan Mari Torrealdaik iaz euskaraz eta elebitan argitaratu ziren liburuen azterketa jaso du Jakin aldizkariaren 164. zenbakian. Bildutako datuen arabera, 2005ean baino 198 liburu gutxiago kaleratu ziren iaz: 1.818. Torrealdairen hitzetan, jaitsiera horrek zer ekar lezakeen esateko goizegi da: “Berrehun titulu gutxiago ez da hutsaren hurrengoa, baina ikusi egin behar da zehazkiago zein liburu mota den. Lehenik, esan liteke mende honen batez bestekoaren gainetik gaudela, 300 titulu goitik, eta ardatz nagusietan ez dela krisirik antzematen”.