Porrotaren zergatiak (Baleren Bakaikoa)

Baleren Bakaikoa
Maddi Soroa
Azpimarratu behar da hauteskunde orokor hauek ez direla batere normalak izan. Hori begibistakoa izan da edozein aldetik begiratuta. Alderdien Lege antidemokratikoa zorrotz aplikatu da eta Batasuna, EHAK eta EAE-ANV jokoz kanpo utzi dituzte, eta ahotsik gabe geratu da Hego Euskal Herriko hiritarren zati handi bat. Gero, abstentzioaren deia luzatu zuen ezker abertzaleak. Abstentzio horren deia ETAk gogortu zuen eta jakina, ETAk honelako deia egiten duenean, kirioak dantzan jartzen dira. Zer esanik ez agintean dagoen alderdiko militante xume bat hiltzen badu. Horrek guztiak, demokraziaren itxura eraldatuta utzi zuen, eta zer esan euskal sozialismorantzako bideaz, sozialismora heltzeko langile xumeak hil behar badira; zaila benetan ulertzea.

Emaitzei buruz esan behar da herritarren zati esanguratsu bati eskatzen bazaio bozik ez emateko, normala dela parte hartzea urritzea, nahiz eta Nafarroan hainbeste ez nabarmendu. Hala ere, zenbaki horiek kontabilizatzea ez da batere erraza izango, abstentziorako deialdia egin dutenak horretan saiatuko diren arren.

Kanpaina estatu osoko bi alderdien arteko lehia bezala planteatu dute eta gehienok amua irentsi dugu. EAJ bera ere jokoz kanpo bezala ibili da, nahiz orain arte, EAEn bederen, alderdi nagusia izan. Bazirudien PSE-EEri protagonismoa utzi nahian zebilela, beldurtuta balego bezala, planteatu dituen erronkak direla-eta. Ondorioz, bai EAJ, baita CIU, ERC eta BNG irentsita bezala geratu dira. Saltsa horretan NaBai-k bereari eutsi dio, erraz gainera, eta hori positiboki baloratzekoa da. Eredu izan beharko luke abertzaleontzat datozen garaietarako alderdikeria gainditu nahi badugu eta herritarren interesei eta nahiei erantzun egokia eman.

Berriro, hautesle euskaldunok aukera ederra galdu dugu Madrilen ordezkari boteretsu bat lortzeko. Izan ere, herriaren interesen ikuspegitik EAJ, EA, EB-Berdeak eta Aralarri elkarrekin joateko eskatu zitzaien, horrela euskal talde indartsu bat posible izango zelako datozen erronkei aurre egiteko. EAJk muzin egin zion eta horren ordaina hemendik aurrera jasoko dugu, ezin izango baitugu edo oso zaila izango baitzaigu erabakitzeko eskubidea gauzatzea. Horretaz gain, EA desagertu egin da Madrileko foroan; suarekin jokatu dute behin eta berriro eta azkenean erre egin dira.

Espainiako bi alderdiek fronte nazionala osatu dute periferiako nazioen aurka, nahiz bestelako itxura eman. Aldiz, euskaldunok, Ipar Euskal Herrian ez bezala, ez gara gai izan “aitaren etxea defendatzeko”, berriro alderdikeria gailendu baitzaigu; emaitzak, Iparraldean eta Nafarroan, onak; EAEn, kaskarrak, EAJrenak barne. Badaukagu zer ikasi bi herrialde horietan eta are gehiago Quebeceko abertzaleengandik.

Azkenak
2025-01-20 | ARGIA
Nazioarteko eskuin muturrak inguratuta hartuko du presidente kargua Trumpek

Donald Trumpek asteleheneko 18:00etan (12:00ak Washingtonen) egingo dio zin AEBetako presidente izateari. Europako eta beste hainbat herrialdetako eskuin muturreko estatu buruak gonbidatu ditu inbestidura ekitaldira. Egun bakar bat lehenago emandako mitinean aurreratu duenez,... [+]


2025-01-20 | Leire Ibar
Su-etena indarrean, Israel eta Hamas hasi dira bahituak trukatzen

Igandetik indarrean da Hamasek eta Israelek nazioarteko bitartekaritzarekin adostutako su-etena. Lehen egunean 69 emakume eta 21 nerabe askatu ditu Israelek, horietako bederatzi adingabeak, eta Hamasek hiru israeldar. Gazara laguntza humanitarioko 630 kamioi ere sartu dira.


Joxe Mari Esparza: “Txikitik handira borrokatu behar dugu, egunerokoan gertu ditugun gauzak aldatuz”

Tafallan, nekazal giroko etxe batean sortu zen 1951. urtean. “Neolitikoan bezala bizi ginen, animaliez eta soroez inguratuta”. Nerabe zelarik, 'Luzuriaga’ lantegian hasi zen lanean. Bertan, hogei urtez aritu zen. Lantegian ekintzaile sindikala izan zen;... [+]


2025-01-20 | dantzan.eus
Martxora arte kalez kale eta etxez etxe ibiliko dira kaskarotak Lapurdin

Bi asteburu direla atera dira lehen kaskarotak: Beskoitzekoak. Eta martxora arte larunbatez eta igandez astero ibiliko dira herriko auzoetan etxez etxe dantzan eta festan. Goiztiarrenak eta irteera gehiena egiten dituztenak dira Beskoitzeko kaskarotak, baina ez bakarrak... [+]


2025-01-20 | Bertsozale.eus
Gasteizen aurkeztu da 2025eko Arabako Bertso Kuadrilla artekoa
Gasteizko Amaia Zentroan elkartu dira larunbatean Arabako Bertso Kuadrilla artekoan parte hartuko duten 14 taldeetako ordezkariak. Kuadrillartekoaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa.

2025-01-20 | Euskal Irratiak
%221ko gainpopulatzea, Baionako presondegian

Alarma jo du, beste urte batez, OIP Presondegien Nazioarteko Behatokiak. Abenduaren lehenean marka berri bat hautsi zen frantses estatuan, 80.792 pertsona atxiloturekin. Espetxe-administrazioaren aitzinikuspenen arabera, gainera, 86.000 baino gehiago izan litezke 2027an egungo... [+]


‘Goazen lagunok’: sare sozial toxikoetatik fedibertsora trantsizio kolektiboa

Trumpek AEBetako presidentetza hartuko duen eguna baliatuta, Goazen lagunok lelopean, multinazionalen jabetzako sare sozial "toxikoak" utzi eta fedibertsora trantsizio kolektiboa bultzatzeko kanpaina egiten ari dira eragile ugari. “Internet gizatiarrago batean... [+]


2025-01-20 | Garazi Zabaleta
Aleko
“Nekazaritza birsortzailerako eta proiektu kolektiboetarako test gunea da gurea”

Nekazaritzan trebatzeko eta proiektu propioak abiatu aurretik ekoizpenean eta merkaturatzean norbere burua probatzeko, abian dira gurean nekazaritzako hainbat test gune. Araban, 2023an abiatu zuten Aleko nekazaritzako test gunea, baina, antzeko egitasmo gehienekin alderatuta,... [+]


2025-01-20 | Iñaki Sanz-Azkue
Hotza maite duen igela

Arboletako hostoak eroriak dira eta basoko lurra estalia dute. Lurraren eta hosto gorrituen artean, alabaina, sortzen da geruza fin bat, arreta gutxi jasotzen duena, baina espezie askoren biziraupenerako garrantzi handia izan dezakeena. Hezetasuna mantentzen du, zomorroak... [+]


2025-01-20 | Jakoba Errekondo
Euskal Herria banana errepublika

Sekula bananarik jan ez duten bi lagun ezagutzen ditut; nerau bat. Bananazalea da, ordea, jendea. Afrika eta Asia aldean sortutako landare generoa da banana (Musa x paradisiaca), baina gaur egun Ameriketan ere asko egiten da. Ekoizlerik handiena India da, eta esportatzaile... [+]


Aurtengorako irakurgaiak

Urte berriaren hasieran asmo berritu egiten gara dirudienez, eta egin beharreko zereginen zerrendak egiten ditugu gutako batzuk. Egiteko horien artean irakurtzeko ditudan liburuen zerrenda izaten da bat, gero eta zerrenda gizenagoa. Zuetako ez gutxik zer irakurtzen dudan galdetu... [+]


Eguneraketa berriak daude