argia.eus
INPRIMATU
Piarres Lafitteren ekintzabideak jaso eta aztertzen dituen tesia
  • Amelia Hernández Mata ::Iker-20

    Euskaltzaindia

    orrialdeak ::452

    prezioa ::18€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05a
Iker-20
Iker-20
Amelia Hernández Matak egindako tesia jaso du Euskaltzaindiak argitaratzen duen Iker aldizkariak bere 20. zenbakiak. Joseba Agirreazkuenaga eta Javier Díaz Noci EHUko irakasleek zuzendu dute tesia eta honako titulua du: Piarres Lafitteren ekintzabideak (1920-1944) kultura jasoko euskaltzaleen sarearen baitan. XIX. mendeko azken urteetan eta XX.aren hasieran Iparraldeak bizi zuen giro politikoari gainbegiratua egin ondoren ekiten dio Hernandez Matak Lafitte intelektualaren garaiari, 1920, 1930 eta 1940. hamarkadetan gertaturikoa aztertuz. Urte horietan urrundu zen Lafitte katolizismoaren ikuspegi totalitariotik. Garai hark Lafitte kristau eta antiliberalaren berri ematen digu, baina baita demokraziaren bidetik jardun zuenarena ere.