argia.eus
INPRIMATU
Euskal Herriko errepideen mapa
  • Batzuen artean ::Atlas turístico. Euskal Herria

    Sua

    orrialdeak ::168

    prezioa ::16€

Pilar Iparragirre 2011ko urriaren 05a
Euskal Herriko atlas turistikoa
Euskal Herriko atlas turistikoa
Sua argitaletxeak plazaratu berri du gaztelaniaz Euskal Herriko bideen gida automobil gidarientzat. Zazpi herrialdeetako hiriburuetara doazen errepideak zehazten ditu, baina horiez gain, xarma berezia duten ibilaldiek ere osatzen dute atlas turistiko hau, hamaika baitira Euskal Herriko zoko ederrenak ezagutzeko errepidez egin daitezkeen ibilaldiak. Bisitariarentzat interesgarriak izan daitezkeen 500 leku baino gehiago azpimarratzen ditu gidak, besteak beste eraikin erlijiosoak, oroitarriak, aztarna historikoak eta museoak. Bestalde, probintzia bakoitzeko hiriburuaren planoak ere agertzen dira, kalez kale zehaztuak. Eta aurkibideak ere baditu gidak, ezagutu nahi ditugun mendiak, ibiaiak eta kaleak ahalik eta azkarren bilatu ahal izateko.