The bilboes

  • Londres, 1603. Gerora literatura unibertsaleko lanik garrantzitsuenetakoa bilakatu zena argitaratu zen. Pasarte batek honela zioen: “Sir, in my heart there was a kind of fighting, that would not let me sleep: methought I lay worse the mutines in the bilboes”. Hitzok William Shakespearek idatzi zituen, eta Hamlet izeneko pertsonaiaren ahotan ipini zituen, izenburu bereko antzezlanean.
Bilbo XVI. mendean
Bilbo XVI. mendean
Ordurako argitaratua zegoen The merry wives of Windsor obra –1597an idatzia eta 1602an lehenengoz inprimatua–. Stratford-upon-Avon-eko bardoaren antzezlan horretan, Falsfatt zaldunak zera esaten dio Pistol izeneko morroiari: “Next, to be compassed, like a good bilbo, in the circumference of a peck, hilt to point, heel to head”. Kasu horretan bilbo hitzak ezpata esan nahi du. Hamlet-en, aldiz, girgiluez ari da bilboak aipatzen dituenean. Finean, bilbok burdina esan nahi du Shakespearen garaikideentzat; eta ez edonolako burdina gainera, Bizkaitik zetorren kalitate handiko burdina preziatua baizik. Besteak beste, Dictionary of the English language eta Shakespeare Glosary lanek hitzaren adiera horiek jasotzen dituzte –gaztelerazko itzulpenetan jatorrizko bilbo hori “espada” eta “grillete” hutsez ordezkatu badute ere-.

Garai haietan euskal burdinaren ospea gorenean zegoen. Forjaketan tradizio eta trebezia handia omen zuten euskaldunek; kalitate handiko lehengaia lortzen zen Muskiz, Zerain eta Mutiloako meatzetan; eta iraganeko haize-oletako lana erraztu eta ekoizpena biderkatu zuten zeharrola berriek. Bilboko eta Tolosako ezpaten edo Durangoko armaduren eta piken parekorik ez zen Europa osoan. Gero, burdin suediarrak lehenik, eta errusiarrak ondoren, Shakespearek goraipatutako metalaren distira itzali zuten.
Baina, bestalde, nondik zetorren burdina hura? Bilbotik ala Bilbaotik? Bilboko udalak erabaki du euskaraz ere Bilbao dela hiriaren izena, eta EITBko komunikabideetan hala esaten diote. “Bilbo”-ren aldekoek diote urte eta mende asko direla euskaldunek “a” hori janda esaten dutela. “Bilbao” zaleek ordea, euskarazko jatorrizko izena horixe dela argudiatzen dute.

Argi dagoena da Shakespeareren hizkuntza jatorrean “bilbo” esaten dela, eta Hamleten kezkek “Bilbao ala Bilbo?” baino dilema sakonagoetan dutela jatorria.

Azkenak
Martintxo Etxauri: “Sare toxikoen aurrean Mastodon dugu alternatiba”

Mastodon, gizarte sarea eta mikroblogintza zerbitzua da. Eugen Rochko alemaniarrak sortu zuen 2016. urtean. Software librean oinarritzen da. Azkenaldian, norbanako eta erakunde frankok bertan saretzea erabaki dute. Elkarren artean komunikatzen diren egitura independeteez... [+]


Eskola kirola vs klubak eztabaida, pil-pilean

Kirol klub batean aritu nahi duen haurrak ez duela zertan Eskola Kirola egin dioen epaiari helegitea jarriko dio orain Gipuzkoako Diputazioak. Umeak nahi duen kirola aukeratzeko askatasuna batetik, helburu hezitzaile eta integratzaileak bultzatzen dituen eredua bestetik,... [+]


2025-01-29 | Sustatu
Deepseek AA txinatar harrigarria (eta bikaina euskaraz)

Albiste bihurtu da Deepseek adimen artifizialeko sistema txinatarra azken egunetan. Zabaldu denez, eredua askoz merkeagoa da garapenean eta kontsumoan, baina Claude edo ChatGPT iritsi diren mailara jauzi bat egin du. Gainera, lizentzia libre eta doakoaz banatu dute... [+]


Guardianek labea itzaltzea agindu du teknikariak iritsi baino lehen, sindikatuek salatu dutenez

Asteazken goizean goizetik Guardianeko dozenaka langile elkarretaratu dira Laudioko lantegiaren aurrean, eta inguruko enpresatako beharginak ere batu zaizkie elkartasunez. Guardianek asteazkenean labea itzaliko duela adierazi du eta hori oztopatzeko asmoz bildu dira. Enpresa... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Euskal Herriko II. Ekotopaketak aurkeztu ditu Jauzi Ekosozialak

"Ekologismo berria indartzen jarraitzeko eta aldaketa posible egiteko" helburuarekin antolatu dituzte. Arrasaten burutuko dira, martxoaren 28an eta 29an.


2025-01-28 | Julene Flamarique
Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketa
Erradikalizatzen ari den matxismoari aurre egiteko fokua gizonengan jartzea proposatu dute

Sexu-erasotzaile gehienak biktimaren inguru sozialekoak direla eta “kaleko bortxatzaile mamuaren ideiatik” aldendu beharra dagoela nabarmendu du Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketak. Ikerketak gazteengan jarri du arreta,... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko eskatu dute elkarte memorialistek

Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]


DeepSeek
Txinari inbidia: gerra komertzialak adimen artifiziala du izena

ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
Greba mugagabea hasiko dute Guardianeko langileek

Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.


2025-01-28 | Julene Flamarique
Turismoaren erregulazioa Baztanen: ostatuak kontrolatzeko plana onartu dute

Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.


2025-01-28 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra baretzea ez da albiste ona batzuentzat

Duela hamar egun, urtarrilaren 18an, sinatu zen Txinako Kunming hirian Myanmarren agintean den Junta Militarraren eta Myanmarreko Nazio Aliantza Demokratikoaren Armada (MNDAA ingelesezko siglaz) matxinatuaren arteko su-etena. Ez da 2021eko estatu-kolpearen ondotik sututako gerra... [+]


2025-01-28 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasteko aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


Lanbide Heziketako praktikak arazo-iturri izaten ari dira

Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]


Eguneraketa berriak daude