Bertsolaritza eta Internet uztartzen dituzten hainbat ekimenen berri izaten ari gara egunotan. Batetik, Bertsozale Elkarteak Bertsoplaza.tv webgunea sortu du. Bertsoak zein elkarrizketa eta erreportajeak ikusentzuteko aukera eskainiko du gune berriak. Kalitate handiko bideoak dira, Hitzetik Hortzera saioak grabatutakoak batzuk, eta Xenpelar Dokumentazio Zentroan bildutakoak besteak. Bestetik, Bertsoa.com webguneak Plazatik zuzenean ekimena jarri du abian. Astero bertso saio bat zuzenean emango dute Internetez. Azkenik, Unai Elizasuk Gai-jartzailearen aulkitik bloga (http://gai-jartzailea.blogspot.com) sortu du. Txapelketetako gaiak, egiturak, aholkuak eta bestelakoak bilduko ditu bertan.