650 kazetari ari dira euskaraz lanean

  • EHUko bost irakaslek Europako hamar hizkuntza komunitate aukeratu dituzte eta hizkuntza gutxituetan lan egiten duten 230 kazetari galdekatu. Datu bilketa orokorra ere egin dute. Horri esker dakigu 5.000tik gora direla egun osoz lanean ari diren kazetariak, gehienak Kataluniakoak eta urrienak Korsikakoak.
Euskal prentsa idatzia
Euskal prentsa idatzia
Batez beste 37 urte ditu hizkuntza gutxituetan lanean ari den kazetariak. 24 urte inguru zituela hasi zen lanean eta hamar urtetik gorako esperientzia dauka. Hizkuntza gutxituetako hedabideetan nahikoa fideltasunez segitzen du lanean, gehiengo hizkuntzetako komunikabideetarako pausoa eman gabe. Gehienek hedapen zabaleko hedabide publikoetan egiten dute lan, irratian eta telebistan. Hamar hizkuntza komunitateetatik seitan, ia langile guztiek eremu publikoan egiten dute lan. Gerta liteke komunitate horietan nolabaiteko inertzia eta iniziatiba ahula egonkortzea.

Horixe EHUko irakasleek kazetariaz egin duten profila. Iñaki Zabaleta, Nicolas Xamardo, Arantza Gutierrez, Santi Urrutia eta Itxaso Fernandezek bideratu dute “Europako Hizkuntza Gutxituetako Hedabideak eta Kazetaritza” izeneko ikerketa. 230 kazetari galdekatu dituzte, 69 idatzizko hedabideetakoak –egunkariak eta aldizkariak–, 90 irratietakoak, 71 telebistetakoak eta bi on-line emititzen duen irrati batekoak. Honakoak dira aztertutako hamar hizkuntza komunitateak: euskalduna, katalana, galiziarra, korsikarra, bretoia, frisiarra, irlandarra (gaelikoa), galestarra, eskoziarra (gaelikoa) eta samia. Bildutako datuen arabera esan daiteke hamar komunitateetan, egun osoz edo ia egun osoz, gutxi-asko 5.301 kazetari ari dela lanean –ikus taula eskuineko orrialdean–. Lehen postuan katalanak daude, kazetari kopuruaren %69,3rekin. Euskaldunak bigarren postuan dira, 650 kazetari ari dira lanean, hamar komunitateak hartuta %12,3 osatzen dutela. Azken postua Korsikak du, 28 kazetari ari dira lanean bertako hizkuntza gutxituan.

1.092 hedabide

Hamar hizkuntza gutxituetan aritzen diren hedabideen kopurua horixe da, 1.092. Horrek ez du esan nahi jarduna osorik hizkuntza horretan egiten dutenik. Ikerketarako ordea, 1.092 hedabide horietako langileak hartu beharrean kontuan, 1.025etakoak hartu dira. Euskararen eta katalanaren hazkundea dela medio, bi horien kasuan aukeratu diren hedabideek hizkuntza gutxitua %70 edo gehiago erabiltzen dute. Gainerako komunitateetatik edozein motatako hedabideak hartu dira, alegia, hizkuntza gutxitua edozein proportziotan erabiltzen dutenak. 1.025 hedabide horietatik 810 (%72) katalanak dira, 109 (%10) euskaldunak, galiziarrak 45 (%4) eta gainerako zazpi komunitateak 5 eta 20 hedabideen artean dabiltza.

Kazetari gehienak irrati eta telebista publikoetan

Euskal Herriko Unibertsitateko bost irakasleek ateratako bost ondorio aipatuko ditugu.

Kopuruari dagokionez, katalanen nagusitasuna nabaria da, ia lau mila kazetari ari da lanean katalanez. Bigarren taldean aipatuko ditugu euskaldunak eta galiziarrak, bakoitzak 500 inguru kazetari ditu. Hirugarren taldean daude irlandarrak, samiak, galestarrak eta frisiarrak, bakoitza ehun bat kazetarirekin. Azken taldean daudenek –bretoiak, eskoziarrak eta korsikarrak– 50 kazetari baino gutxiago dituzte hizkuntza gutxituan lanean.

Hedabide motari dagokionez, irratiaren indarra da azpimarratzekoa. Hamarretik zazpi komunitatetan kazetarien ia erdia ari da irratian lanean, agian, bitarteko merkeena eta sinpleena delako irratia. Katalanen egoera bestelakoa da, haien egoerak antz gehiago du gehiengoen hizkuntzena; idatzian ari da kazetarien %31,4, irratian %35,6 eta telebistan %33. Telebista da nagusi berriz, galestarren komunitatean, kazetari erdiak baino gehiago ari dira medio horretan lanean. Idatzizkoa oso gutxi garatu dute eta 2002an galesez idatzitako egunkaria sortzeko ekimena abian jarri bazen ere, oraindik proiektua gauzatzeko arazo larriak dituzte. Euskal komunitatearen ezaugarriak ere bereziak dira, paperari begira ari da lanean: kazetarien %49,2 idatzizkoan ari da lanean, telebistan %31 eta irratian %19,8.

Ez dago zalantzarik, hedabide gehienak publikoak dira, kazetarien %63,6k egiten du lan hedabide publikoetan. Hamar komunitatetatik bostetan ia kazetari guztiak hedabide publikoetan ari dira lanean, hau da, frisiarrak, eskoziarrak, irlandarrak, samiak eta galestarrak. Katalanak, euskaldunak eta bretoiak ari dira lanean indar gehiagoz hedabide pribatuetan; lehen bien kasuan kazetarien %38 eta hirugarrenaren kasuan %35,4. Hedabide publiko eta pribatuen arteko banaketa hedabide motarekin batera doa, alegia, irrati eta telebista gehienak publikoak dira eta idatzizko komunikabideak pribatuak. Ikerlarien ustez, egoera honek bi esanahi izan ditzake: batetik, erakunde publikoek arreta jartzen dute hizkuntza gutxituetako hedabideak laguntzeko, eta bestetik, ekimenerako indar ahula erakus dezake hedabide publikoen kopuru hain handiak.

Hedapenari dagokionez, kazetarien %71,6k komunitate politiko eta linguistiko osoan hedatzen diren komunikabideetan egiten du lan.

Generoari dagokionez, hizkuntza gutxituetako portzentajeak gehiengoen hizkuntzetakoen antzekoak dira, kazetarien erdia pasatxo gizonezkoak dira eta emakumezkoak %48,1.
Soldatak eta lan giroa
Horri buruz ere galdetu diote EHUko irakasleek 230 kazetariei. Erantzunen artean bi talde nabarmen banatu dira, hedabide publikoetan lan egiten dutenen iritzia eta hedabide pribatuetan lan egiten dutenena. Komunikabide publikoetako kazetariak konforme dira soldatarekin, aldiz, lankideekin eta zuzendaritzarekin duten harremanaz ez dute iritzi onik. Hedabide pribatuetako kazetariek alderantzizko iritzia eman dute; soldatarekin ez dira pozik, baina bai lankideekin eta zuzendaritzarekin duten harremanarekin.

Azkenak
Martintxo Etxauri: “Sare toxikoen aurrean Mastodon dugu alternatiba”

Mastodon, gizarte sarea eta mikroblogintza zerbitzua da. Eugen Rochko alemaniarrak sortu zuen 2016. urtean. Software librean oinarritzen da. Azkenaldian, norbanako eta erakunde frankok bertan saretzea erabaki dute. Elkarren artean komunikatzen diren egitura independeteez... [+]


Eskola kirola vs klubak eztabaida, pil-pilean

Kirol klub batean aritu nahi duen haurrak ez duela zertan Eskola Kirola egin dioen epaiari helegitea jarriko dio orain Gipuzkoako Diputazioak. Umeak nahi duen kirola aukeratzeko askatasuna batetik, helburu hezitzaile eta integratzaileak bultzatzen dituen eredua bestetik,... [+]


2025-01-29 | Sustatu
Deepseek AA txinatar harrigarria (eta bikaina euskaraz)

Albiste bihurtu da Deepseek adimen artifizialeko sistema txinatarra azken egunetan. Zabaldu denez, eredua askoz merkeagoa da garapenean eta kontsumoan, baina Claude edo ChatGPT iritsi diren mailara jauzi bat egin du. Gainera, lizentzia libre eta doakoaz banatu dute... [+]


Guardianek labea itzaltzea agindu du teknikariak iritsi baino lehen, sindikatuek salatu dutenez

Asteazken goizean goizetik Guardianeko dozenaka langile elkarretaratu dira Laudioko lantegiaren aurrean, eta inguruko enpresatako beharginak ere batu zaizkie elkartasunez. Guardianek asteazkenean labea itzaliko duela adierazi du eta hori oztopatzeko asmoz bildu dira. Enpresa... [+]


2025-01-29 | Julene Flamarique
Euskal Herriko II. Ekotopaketak aurkeztu ditu Jauzi Ekosozialak

"Ekologismo berria indartzen jarraitzeko eta aldaketa posible egiteko" helburuarekin antolatu dituzte. Arrasaten burutuko dira, martxoaren 28an eta 29an.


2025-01-28 | Julene Flamarique
Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketa
Erradikalizatzen ari den matxismoari aurre egiteko fokua gizonengan jartzea proposatu dute

Sexu-erasotzaile gehienak biktimaren inguru sozialekoak direla eta “kaleko bortxatzaile mamuaren ideiatik” aldendu beharra dagoela nabarmendu du Nafarroako Emakume Gazteen kontrako Sexu Indarkeriari buruzko I. Azterketak. Ikerketak gazteengan jarri du arreta,... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
La Cumbre Donostiako Udalaren esku uzteko eskatu dute elkarte memorialistek

Memoria Demokratikoaren Legea bete eta Lasa eta Zabala bahitu eta torturatu zituzten Donostiako La Cumbre eraikina memoria historikorako gune bihur dezaten exijitu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Jauregia 2023an Donostiako Udalari utzi behar zion estatuak, baina prozedura... [+]


DeepSeek
Txinari inbidia: gerra komertzialak adimen artifiziala du izena

ChatGPT ez da dagoeneko "hainbesterako". Lehiakide biziago, eskuragarriago eta merkeago bat jarri zaio parean AEBetako eta mundu mailako liderrari: enpresa txinatar baten eskutik ikusi du argia DeepSeekek. Dantzan jarri da mundua, eta ez espresuki onerako. Mikrotxipen... [+]


2025-01-28 | Leire Ibar
Greba mugagabea hasiko dute Guardianeko langileek

Laudioko lantegiko zuzendaritzak astelehen honetan jakinarazi dio enpresa batzordeari behin betiko itxiko duela enpresa. Urtarrilaren 29an abiatuko dute ixteko prozesua. Egun berean egingo dute elkarretaratzea langileek eta ostegunean hasiko dute greba.


2025-01-28 | Julene Flamarique
Turismoaren erregulazioa Baztanen: ostatuak kontrolatzeko plana onartu dute

Plan berriak Baztango bailara lau zonalde historikoetan bereiztea proposatzen du. Ostatu turistiko berriak irekitzeko araudia ere hartuko du bere gain, definitutako hiri iraunkortasun adierazleen araberakoa izango dena.


2025-01-28 | Mikel Aramendi
ANALISIA
Myanmarreko gerra baretzea ez da albiste ona batzuentzat

Duela hamar egun, urtarrilaren 18an, sinatu zen Txinako Kunming hirian Myanmarren agintean den Junta Militarraren eta Myanmarreko Nazio Aliantza Demokratikoaren Armada (MNDAA ingelesezko siglaz) matxinatuaren arteko su-etena. Ez da 2021eko estatu-kolpearen ondotik sututako gerra... [+]


2025-01-28 | Julene Flamarique
Autoeskolaz kanpo gidatzen ikasteko aukera planteatzen ari da Espainiako Gobernua, autoeskolak aurka

Eredu berriak ikasleek milaka euro aurreztea ekar lezake. Autoeskoletako irakasleek plana kritikatu eta errepideetan sor daitekeen arriskua mahaigaineratu dute. Neurri berriak “milaka irakasleren enplegua arriskuan jartzen duela” ohartarazi dute.


Lanbide Heziketako praktikak arazo-iturri izaten ari dira

Sistema duala abian da ikasturte honetan Hego Euskal Herriko Lanbide Heziketan, eta eredugarri saldu duten arren, arazotsua izaten ari da hainbat zentrotan: ikasle guztiek derrigorrezko praktikak egin ditzaten enpresak bilatzen “gorriak pasatzen ari dira” irakasleak,... [+]


Eguneraketa berriak daude